Mohammed VI .a Marokokoa

Mohammed VI.a Marokokoa (Rabat, 1963ko abuztuaren 21a) Marokoko erregea da 1999ko uztailean aita zuen Hassan II.a hil ondoren tronuratu zenez geroztik. Alaui dinastiako 18. erregea da, eta Marokoko Konstituzioaren arabera, fededunen buruzagi erlijiosoa ere bada. Alaui dinastiak 1666az geroztik erreinatzen du Marokon.

Mohammed VI .a Marokokoa


Marokoko Errege

1999ko uztailaren 23a -
Hassan II.a Marokokoa
Bizitza
JaiotzaRabat1963ko abuztuaren 21a (60 urte)
Herrialdea Maroko
Talde etnikoaArabiarra
Berberea
Lehen hizkuntzaarabiera
Familia
AitaHassan II.a Marokokoa
AmaLalla Latifa
Ezkontidea(k)Princess Lalla Salma of Morocco (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaAlauiak
Hezkuntza
HeziketaMohammed V University (en) Itzuli 1985) lizentzia : zuzenbide
Collège Royal (en) Itzuli 1981eko ekaina) baxoa
University of Nice Sophia Antipolis (en) Itzuli 1994) doktoretza : zuzenbide
University of Côte d'Azur (en) Itzuli
Hizkuntzakarabiera
ingelesa
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakerregea eta monarka
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaMusulmana

Haurtzaroa eta ikasketak aldatu

Mohammed VI.a Rabaten, Marokon, jaio zen 1963an, eta Hassan II.a erregearen eta bere emazte Lalla Latifa Hammou-ren seme zaharrena da.

1985ean lortu zuen Zientzia juridiko, ekonomiko eta sozialetan lizentzia Rabateko Unibertsitatean. Horrez gain, 1987an, Goi Ikasketako Ziurtagiria lortu zuen Zientzia politikoetan, eta Goi Ikasketako Ziurtagiria Zuzenbide publikoan, 1988an. Trebakuntza osatzeko eta Fakultatean ikasitako Zuzenbidea praktikan jartzeko helburuarekin, gurasoek Bruselara bidaltzea erabaki zuten 1988an, han orduan Europar Batasuneko presidente zen Jacques Delorsen gidaritzapean egonaldi bat egiteko.

Atzerrian izan zuen lehen misio ofiziala 1974ko apirilaren 6an izan zen, Hassan II.aren ordez Georges Pompidou Frantziako presidentearen hileta-elizkizunera joan zenean, hain zuzen ere.

 
Mohammed VI.a eta George Bush, 2002ko argazki batean

Agintaldiaren ezaugarriak aldatu

Mohammed VI.a 1999ko uztailaren 23an tronuratu zen, bere aita hil eta ordu gutxitara. Telebista bidez hedatutako lehen hitzaldian, pobrezia eta ustelkeria amaituko zituela, eta giza eskubideak betetzea bermatuko zuela promes egin zuen.

Eite modernizatzailea duela eta, Mohammed VI.ak aurkariak aurkitu izan ditu islamista kontserbadoreen artean. Pluralismo politikoa bultzatu izan du, eta familia-kode berri bat, Mudawana izenekoa, sortu du, emakumezkoei botere eta independentzia gehiago ematen diena.

Irekitasunaren aldeko ildoari jarraiki, Mohammed VI.ak Abraham Serfaty aurkaria etxera itzul zedin ahalbidetu eta nazionalitate marokoarra onartu zion.

Buruzagi erlijiosoa aldatu

Marokoarren buruzagi espiritual gisa, hainbat erreforma egin ditu; besteak beste, 2004an, Erlijio Gaien ministerioa berrantolatu zuen, eta bere kontrolpean jarri zituen gurtzarako 41.755 gune; horien herena meskitek osatzen zuten.

Familia eta ondorengoak aldatu

2002ko martxoan Salma Bennannirekin (geroztik Lalla Salma printzesa) ezkondu zen Rabaten, eta bi seme-alaba ditu: Moulay Hassan printze oinordekoa (2003an jaioa), eta Lalla Khadija printzesa (2007an jaioa).

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mohammed VI .a Marokokoa