Mohamed Ben Ahmed Abdelghani

Mohamed Ben Ahmed Abdelghani (arabieraz: محمد بن أحمد عبد الغني‎, Ghazaouet, Aljeria, 1927ko martxoaren 18a - 1996ko irailaren 22a) aljeriar politikaria izan zen.

Mohamed Ben Ahmed Abdelghani
minister of Presidency (en) Itzuli

1984 - 1988
Aljeriako Lehen Ministroa

1979ko martxoaren 8a - 1984ko urtarrilaren 22a
Houari Boumediene - Abdelhamid Brahimi
Minister of the Interior of Algeria (en) Itzuli

1974ko abenduaren 20a - 1980ko uztailaren 15a
Ahmed Medeghri (en) Itzuli - Boualem Benhamouda (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaOran1927ko martxoaren 18a
Herrialdea Aljeria
HeriotzaAljer1996ko irailaren 22a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Nazio Askatasunerako Frontea

Bigarren mailako ikasketak egin zituen Oranen. 1943an, Messali Hadj buru zuen Aljeriako Herriaren Alderdiko kide egin zen. Frantziaren aurkako matxinada lehertu zenean (1954), Nazio Askatasunaren Frontearekin harremanetan hasi eta Kairora bidali zuten. 1956tik 1962ra bitartean, berriz, Aljeriako ekialde eta mendebaldeko hainbat gune militarretako buru izan zen. 1974an, gudarostea utzi eta Ahmed Medeghri hilberriaren ordezko izan zen Barne ministerioan, eta gobernu berria eratu zenean, 1977an, kargu berean berretsi zuten. Geroago, Lehen ministro karguan ere aritu zen, 1984 arte, eta urte horretan Estatu ministro izendatu zuten. Kargu hori 1988an utzi zuen, Aljeriako konstituzio aldaketa egin ondorengo lehen gobernua izendatu zenean.

Erreferentziak aldatu