Modernismo (Literatura Hispanoamerikarra)

Modernismoa espainieraz 1880 eta 1917 artean, Espainian, Katalunian eta Hispanoamerikan garatu zen mugimendu literarioa da. Mugimendu hau batez ere poesia arloan gailendu zen. Literatura honen ezaugarriak, besteen artean, sortzeko errebeldia, aristokrata-jarrera, nartzisismoa, literaturaren ikuspuntutik kulturalismoa eta hizkuntza zein metrika berritzeko erabateko jarrera. Urte horietan letretan eta espirituan krisialdi sakona ematen da eta modernismoa horren adierazpena izango litzateke. Modernismoaren parekoak Europan Art Nouveau (Frantzian eta Belgikan), Liberty (Ameriketako Estatu Batuetan), Jugendstil (Alemanian), Floreale (Italian) eta Modern Style (Ingalaterran) izango lirateke. Modernismoaren sustraietan burgesiaren artearen aurkako desadostasuna ikus daiteke.

Rubén Darío, Modernismoaren izen nagusia.
Leopoldo Lugones.
Juan Grisek liburu batentzako egin zuen azala.

Testuingurua aldatu

XIX. mendearen bukaeran, garaiko literatura joeren aurka zeuden izaera berritzaileko lehenengo erakusketak agertzen dira. Mendearen bigarren erdialdean arrakasta izan zuen eredu errealista ordurako bukatuta zen, eta Ramón de Campoamor eta Gaspar Núñez de Arceren poesia triunfalista eta prosaikoak momentuko beharrei ez dizkie erantzuten. Modernismoa, ezarritako guztiaren aurrean erreakzio menderakaitz eta inkonformista bezala sortu zen. Modernismoa Hispanoamerikan sortu zen, ondoren, apalago, Espainian zabaltzeko ere bai. Bere oinarriak tradizio erromantikoan, sinbolistan eta parnasiano frantsesean bilatu behar dira.[1]

Kontzeptuaren jatorria aldatu

Jatorrian izengoiti peioratiboa zen. «Modernistak» arauen aurka mugitzen ziren gazte heterodoxoak ziren. Jarrera hori janzkeretan, itxuretan eta bizimoduan adierazten zuten: ile luzeak, bizimodu bohemioa, gizartearen aurrean jarrera kritikoa... 1890 inguruan Rubén Darío eta beste egile batzuk hitza haien burua definitzeko arrokeriaz onartu zuten. Ordutik aurrera bere zentzu gutxiesgarri galtzen joan zen.

Orokorrean Rubén Dario nikaraguarra mugimendu literarioaren sortzaile nagusietariko bat bezala aipatzen da. Dariok 1888an eragin handia izango zuen olerki liburua plazaratu zuen, Azul..., eta espezialista askok hor ikusi dute mugimenduaren hasiera.[2] Liburu horretan bertsoz eta prosaz idatzitako konposizioak nahastu zituen, non estetika berriaren ildoak agerian jartzen baitira.[1]

Ezaugarriak aldatu

  • Erromantizismoetik, bizitzaren aurrean atsekabea, heriotzari kultua, bakardadea, melankolia, gaukotasuna, misteriotsua dena, irudimena eta fantasia hartzen dituzte.
  • Perfekzio formala bilatzen dute, Antzinatasun grekolatindarraren oroitzapena eta artea artearengatik ideia, inspirazio parnasianoarenak dira.
  • Sugestio ideia eta musikaltasuna (erritmoa, barneko errima, etab.) sinbolismotik datoz.
  • Edertasun modernista irudi bisual, kolore, musika eta soinuzko efektuen bitartez lortzen da.
  • Metro hoberenen artean, alexandrotarra eta dodekasilabikoa nabarmentzen dira. Ahapaldi klasikoetako aldaerak ugari dira.
  • Aberastasun lexiko handia. Aurreko puntuekin lotuta, hitzan espresio aukera guztiak bilatzen dira.[1]

Egile modernistak aldatu

Argentinan aldatu

Bolivian aldatu

Espainian aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Modernismoaren espainiar literatura»

Modernismoa ez zen Hispanoamerikan bezain ausarta izan. Modalitate intimistagoetarako bidea eman zuen. Oinarrizko estetika hartzen da, baina Ruben Darioren ihes egite arketipoa arbuiatzen da.

Katalunian aldatu

Kuban aldatu

Mexikon aldatu

Puerto Ricon aldatu

Txilen aldatu

Uruguai aldatu

Venezuelan aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu