Mljet Parke Nazionala

Mljet Parke Nazionala (kroazieraz Nacionalni Park Mljet), Kroaziako Mljet uhartearen ipar-mendebaldea hartzen duen Parkea da. Uhartearen barruan hainbat aintzira gazi daude, eta hortara egokituriko flora berezia ikusten da.

Mljet Parke Nazionala

Santa Maria monasterioa Mljet uharteko lakuan
KokalekuaDubrovnik-Neretva eskualdea
 Kroazia
Azalera53,75
Sorrera1960ko azaroaren 11n

Geografia aldatu

Mljet uhartea Pelješac penintsularen hegoaldean dago. 37 kilometrotako luzera du eta 3'2 kiometrotako zabalera. Azaleraren %84 basoek estaltzen dute eta lurraren depresioak itsas mailatik behera jeisten direnez laku gaziak (slatine) eta lokatzezko lakuak (blatine) aurkitzen dira uharte barnean. Lakurik handiena barne itsaso bat kontsidera daiteke eta erdian irla txiki bat ere badu.

Uharteak 1.111 biztanle ditu 17 herritan banatuta. Herri handiena Babino Polje da, 336 biztanlerekin (2001).

Historia aldatu

Aintzinako greziarrek Melita (eztia) izena jarri zioten eta Mljet melitaren aldaera eslavizatua da.

1151ean beneditarrak bihurtu ziren uhartearen lehenenjo jabeak eta laku handiko irlan Santa Maria monasterioa eraiki zuten (1187-1198). Garraio arazoak zituztela eta, lakuaren eta itsasoaren artean kanal bat erasiki zuten eta laku geza gazia bihurtu zen. Monjeek uhartearen gaineko jabetzari uko egin zioten 1345ean eta 1410an Ragusako Errepublikaren esku gelditu zen.

1809an Napoleonek monasterioa itxi zuen eta 1815ean Austriak basogintza bulegoa ezarri zuen eraikinean. 1960an hotela izan zen eta 1998an Dubrovnikeko apezpikutzari itzuli zitzaion.

Kanpo estekak aldatu