Mixcoatl azteka mitologian ekaitzen eta ehizaren jainkoa da. Izenak nahuatlez "Suge hodei" esan nahi du (mix = hodei eta coatl = sugea). Antzinako mexikarrek Esne Bidea Mixcoatlen irudikapen bat zela uste zuten. Beste Mixcoatl mota bat ere badago, Iztac Mixcoatl izenekoa, Ometeotlen antzekoa den zeruko jainko zahar bat.

Mixcoatl jainko azteka
Mixcoatl jainko azteka Telleriano-Remensis Kodexean.

Mixcoatl (nahuatlez Mixcōātl) pertsonaia mitiko bat ere bada, Ce Acatl Topiltzin Quetzalcoatlen aita eta X. mendean Tula bezala ezagutzen den Tollan-Xicocotitlanen (gaur egungo Hidalgon) ezarri zen txitximeka talde baten gidaria.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu