Mitridates V.a Evergetes

Mitridates V.a Evergetes (antzinako grezieraz: Μιθριδάτης ὁ εὐεργέτης) Pontoko Erresumako zazpigarren erregea izan zen, K.a. 150 eta K.a. 121 bitartean gobernatuz.

Mitridates V.a Evergetes

king of Pontus (en) Itzuli

K.a. 149 - K.a. 119
Mitridates IV.a Pontokoa - Mitridates VI.a
Bizitza
Jaiotza?
HeriotzaSinope, K.a. 120 ( urte)
Heriotza modua: pozoitzea
Familia
AitaFarnatzes I.a Pontokoa
AmaNysa
Ezkontidea(k)Laodice VI (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakmonarka eta militarra

Farnatzes I.a Pontokoaren semea eta Mitridates IV.a Filopatorren iloba zen. Bere aurrekoak hasitako Erromarekin aliantza politika jarraitu zuen. Itsasontziekin eta armada laguntzaile txiki batekin lagundu zuen Hirugarren Gerra Punikoan (K.a. 150-K.a. 146), eta, ondoren, erabateko laguntza eman zuen Eumenes III.a edo Aristonikoren aurkako gerran (K.a. 131-K.a. 130). Erromari eskainitako zerbitzuengatik, Manio Akilio kontsulak Frigia probintzia eman zion saritzat. Senatuak, kontsularen ekintzak ezabatu zituen, eroskeria leporatzen zitzaiona, baina Mitridatesek Frigiaren jabetza mantendu zuen hil zen arte.

Bere erresumaren boterea gehitu zuen bere alaba Laodize, Ariarates VI.a Kapadoziako erregearekin ezkonduz.

Sinopen eraila hil zen, bere hurbileneko jendeak egindako konspirazio batean, konspirazio horretako partaideen artean, ziur asko, bere familiako kideak zeudelarik.

Arlo kulturalari dagokionez, bere erregealdia, joera greziarzale indartsuengatik bereizi zen, Atenas eta Delosi eginiko dohaintza eskuzabalengatik eta Apolo jainkoari egindako gurtzagatik gogoratua izan zelarik.


Aurrekoa
Mitridates IV.a Pontokoa
Pontoko erregea
K.a. 150-K.a. 121
Ondorengoa
Mitridates VI.a