Mitraismo izena (persieraz: مهرپرستی) ematen zaio ekialdeko Mediterraneoan garai helenistikoan (K.a. II. mendean seguruenik) sortutako erlijio misteriko bati. Handik, ondorengo mendeetan, Erromatar Inperio osoan zehar barreiatu zen.

Mitra eta zezena, Dura Europos herriko freskoa, 168-256 inguru egina
Mitraismo la Galerie du Temps du Louvre-Lens

Mitraismoaren hedapen handiena III. eta IV. mendeetan gertatu zen, kristautasunaren lehiakide gogorra bihurtu zelarik. Erromako soldaduen artean arrakasta berezia izan zuen. 391an Teodosio Handia enperadoreak mitraismoaren praktika debekatu zuen, gainontzeko erlijio paganoekin egindakoaren antzera.

Kanpo estekak aldatu