Mitema, mitologia alorrean, mitoaren narrazioan zati txikiena, nolabait, unitatea da. Unitate hori, gainera, konstantea da, hau da, beste mitoetan ere antzeko moduan ager daiteke. Mitema hizkuntzaren beste unitateen gainean agertzen da: fonema, morfema, semema eta identifikatu daitezke, esaldi gutxi batzutan laburbiltzeko moduan.[1] Mito desberdinetan mitema antzekoak edo berdinak ager daitezke; horrek antzeko iturritik datozela adierazten du. Adibide bat Adonisen eta Osirisen mitoak izan daitezke.

Claude Lévi-Strauss

Adibide bat aldatu

Jose Manuel Losada Goya irakaslearen "Nociones de terminologia mitocrítica" lana jarraituz:

Ediporen mitoan, adibidez:

  • ama eta semearen arteko harreman handiegi dago.
  • aita eta semea arteko harremana antinomikoa da.
  • heroiak munstro bat menderatzen du.

Mitema hauek beste mitoetan ere agertzen dira. Badira, bestetik, beste elementu batzuk (amaren buruaz beste egitearena edo nahitaz itsututa gelditzearena esaterako) bigarren mailakoak direnak, anekdotikoak; horiek ez dira mitemak.[1]

Kontzeptuaren garapena aldatu

Vladimir Proppentzat ipuin bakuna zen oinarrizko azterketaren unitatea. Mitemak txikiagoak dira, oinarrizkoagoak. 1950. hamarkadan Claude Lévi-Strauss azterketa linguistikoaren teknika hau mitoen azterketan erabili zuen. Bera sortu zuen "mythème" kontzeptua; haren ikuspuntutik sistema linguistikoaren esanahien azterketa eta mitoena oso antzekoa zen. Roman Jakobsonek iritzi hau zalantzan jarri zuen, mitema berez esanahirik ez duela esanez; esanahia ezterketa soziologian agertzen da. Lev Manovichek ere "sema" eta "mitema" kontzeptuak erabili zituen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu