Mississippi[1] (algonkineraz: misi-ziibi, "Ibai Handia") Ipar Amerikako ibairik luzeenetan bigarrena da eta, Missouri adarrarekin batera, munduko hirugarren ibai-sistemarik handiena osatzen du. Iparraldetik hegoaldera zeharkatzen ditu Estatu Batuak. Oso ibai bihurgunetsua da, eta meandro ugari ditu. Mississippi estatuari izena ematen dio, haren mendebaldeko mugan baita. XIX. mendean muga kontzeptuala ezartzen zuen, handik mendebalderantz zegoen lurralde handiari Mendebalde Urruna esaten ziotelarik.

Mississippi
Mississippi (en)
Datu orokorrak
MotaIbai nagusi
Luzera3.766 km
Geografia
Map
Koordenatuak47°14′23″N 95°12′27″W / 47.2397°N 95.2075°W / 47.2397; -95.2075
UTC orduaErdialdeko Ordu Estandarra
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera2.981.000 km²
Arro hidrografikoaMississippi River drainage basin (en) Itzuli
Ur-emaria12.743 m³/s
LakuakLake Itasca (en) Itzuli, Lake Bemidji (en) Itzuli, Cass aintzira (Minnesota), Winnibigoshish aintzira, Lake Pepin (en) Itzuli, Lake Onalaska (en) Itzuli eta Lake Winneshiek (en) Itzuli
IturburuaLake Itasca (en) Itzuli
(1.475 m)
Bokalea
()
Mexikoko golkoa

Ibilbidea aldatu

Itasca aintziran sortu eta Mexikoko golkoan (New Orleans) itsasoratzen da, delta handi bat (32.000 km²koa) osatzen duela bertan. Adar garrantzizkoak jasotzen ditu: Ohio, Arkansas, Red eta Missouri. Azkena da guztien artetik garrantzizkoena. Mississipi-Missouri sistemaren arroak 3.238.000 km²ko azalera du[2] eta Mendi Harritsuen eta Apalatxe mendien artean dagoen Estatu Batuetako erdialdeko Zabaldi handiak hartzen ditu.

Iturritik ahora, AEBetako estatu hauek zeharkatzen ditu: Minnesota, Wisconsin, Iowa, Illinois, Missouri, Tennessee, Arkansas, Mississippi eta Louisiana. Ibai ertzeko hiri handienak Minneapolis eta Saint Paul (MN), Saint Louis (MO), Memphis (TN) eta New Orleans (LA) dira.

Hidrologia aldatu

Mississippi ibaiaren emaria 19 urtez (1965-1983) neurtua izan da[3] Vicksburgen, itsasoratu baino 332 kilometro lehenago. Ibaiak 2.957.806 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 91. Urteko batez besteko emaria 17.600 m³ segundokoa da. Emari handiena apirilean du (28.160 m³/s) eta txikiena irailean (9.578 m³/s)

Mississippi ibaiaren batez besteko emariak (/s) Vicksburgen(Mississippi) neurtuak
Datuak: 1965 eta 1983 artean

Ibaiadarrak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman univ izeneko erreferentziarako
  3. Mississippi Basin. Station: Vicksburg, Miss, grdc.sr.unh.edu

Kanpo estekak aldatu