Misantropia (grezieratik μίσω (miso): «gorroto dut», eta άνθρωπος (anthropos): «gizon, gizaki») gizakiaren aurkako jarrera orokorra mantetzea da. Misantropo bati gizakiak, espezie bezala ez pertsona zehatzetan, ez zaizkio gustatzen, muturreko kasutan gorroto ditu. Gorroto hori modu desberdinez erakutsi daiteke: sarkasmoaren bidez, gizartearen kritikaz eta, batzutan, hilketen bidez. Misantropiaren antonimoa filantropia da.

Pieter Bruegel Zaharraren "Misantropoa" margoa.

Literaturan misantropiaren inguruko liburu ezagunena Molièreren Le Misanthrope ou l'Atrabilaire amoureux da.

Misantropia patologikoa aldatu

Muturreko kasuetan, misantropiaren ondorioz, hilketa masiboak gertatu dira. Esaterako, 1922an, Carl Panzramek 20 pertsona hil zituen. Washingtongo espetxetik hauxe esan zuen: "Gizateriari gorroto diot. Jendea bortxatzen eta hiltzen disfrutatzen dut".[1] Beste kasu ezagun bat, hau ere AEBetakoa, 1999an Columbine Institutuan jazo zen, hamahiru pertsona hil zituztenean, ondoren hiltzaileek buruaz beste egiteko.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Ikus, baita ere aldatu