Mirotz urdin

Arrek lumaje grisa eta hegoen goialdean luzetarako bi marra beltz bereizgarri dituzten mirotza. Emea arrea da. Zuriaren antzekoa bada ere, hegoak estuagoak ditu.

Mirotz urdina (Circus pygargus) accipitridae familiako hegazti falkoniformearen espezie bat da, hegazti harraparia da. Mediterraneo itsasoaren eskualdean, hegoaldeko Europan eta iparraldeko Afrikan bizi dira[1].

Mirotz urdin
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaAccipitriformes
FamiliaAccipitridae
GeneroaCircus
Espeziea Circus pygargus
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masa24 g (pisua jaiotzean)
arra: 261 g (helduen pisua)
emea: 370 g (helduen pisua)
Zabalera1,09 m
Kumaldiaren tamaina3,9
Errute denbora28 egun

Mirotz urdinen populazioa gainbeheran dago Euskal Herriko zenbait txokotan, eta, ez da gutxiagorako, landa makinen ondorioz hiltzen baitira, sarritan. Zereal soroetan egin ohi dituzte habiak, baina uzta garaiak iristean ere han egoten dira, txitak hazten eta garatzen.[2]

Deskribapena aldatu

40 eta 45 cm arteko luzera du, eta 97 eta 115 cm arteko hego-zabalera du. Emea arra baino askoz ere pisutsuagoa da (arrak 270-470 g, emeak 235-310 g), nahiz eta bere tamainak ez duen alde handirik erakusten.

Lumajea aldatu

Mirotz urdinak dimorfismo sexual handia du, jarraian deskribatuko dugun bezala.

Arra aldatu

Arrak goiko aldeak (garondoa, bizkarra eta hegalen atzealdea) gris kolorekoak ditu. Beheko aldeak zuriak dira, bularra eta eztarria zuriak.

Luma primarioak beltzak dira, eta sekundarioek banda beltz bat dute hegalaren goialdean, eta bi banda beltz behealdean.

Isatsa gris argia da, eta barra ilunagoak ditu, ez oso markatuak.

Begi hori deigarriak eta moko beltza, zeroma horiarekin. Hankak ere horiak dira.

Zaila izan daiteke mirotz zuriaren arra (Circus cyaneus) bereiztea, baina horrek ez ditu mirotz urdinaren ezaugarri diren hegal-zerrenda beltzak.

Emea aldatu

Emeak goiko aldeak (burua eta garondoa) marroi gorrixka ditu, orban zuri ugarirekin. Begi marroiak, eta, arra bezala, moko beltza, eta zeroma eta hanka horiak.

Mirotz urdinaren emearen eta mirotz zuriaren (Circus cyaneus) arteko aldea nabarmentzea are zailagoa da arretan baino. Hegaztiaren artean ikusten den alde bakarra da mirotz zuriko emeak kolore zuri gehiago duela ipurtxuntxunaren inguruan.

Erreferentziak aldatu

  1. Gensbøl, Benny (1989). Collins guide to the Birds of Prey of Britain and Europe North Africa and the Middle East, William Collins Sons and Co Ltd. ISBN 0-00-219176-8
  2. «Mirotz urdinei bizirik eusten» Berria 2021-07-17 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak aldatu