Miribillako geltokia

Bizkaiako tren geltokia

Miribilla Euskal Herriko Bizkaiko tren eta autobus geltoki bat da, Bilbo udalerrian kokatuta dagoena.

Miribilla
Hurrengo trenak
Geltokiko sarrera
Map
Lineak
« Bilbo–Abando    la Peña »
Kokapena
HelbideaDonejakue Konpostela kalea, 13; 48003
UdalerriaBilbo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea13120
Gunea1. gunea
Irekiera2008ko abenduaren 18a
IrisgarriaGeltoki ez irisgarria 
Zerbitzuak  Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaTrena Autobusa 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaTrenen Azpiegituren Administratzailea
EragileaRenfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak  Bilbo Urduña
Bilbobus30 Txurdinaga Miribilla
57 Miribilla Ospitalea
 Eskema

Geltokia 2008ko abenduaren 18an ireki zen.

Egoera aldatu

Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]

Sarbideak aldatu

  •      Donejakue Konpostela kalea, 13

Irisgarritasuna aldatu

Nahiz eta sarbidea irisgarria izan eta geltokiak irisgarritasun neurriak betetzen dituen arren, nasa eta trenaren arteko maila ezberdintasuna dela eta geltokiaren erabilera ez da irisgarria.

Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez dio Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatzen ibilgailutik igo edota jaistea[2]

Etorkizunean Bilboko Renfeko Aldirien sarean mugikortasun urriko pertsonei egokitutako trenak ezartzea espero da. Bitartean, 2018ko udan zehar plataforma irisgarri mota ezberdinekin hainbat froga egin ziren.[3]

Irisgarritasuna
Lekua Sarbidea Egoera
Geltokia Donejakue Konpostela kalea, 13   
Nasak 1. trenbidea   
2. trenbidea   
Trenak 1. trenbidea   
2. trenbidea   

Historia aldatu

Geltokia 1863ko martxoaren 2an ez ireki zen, Nafarroa eta Bizkaia Errioxa eta Araba bidez lotu nahi zituen trenbidearen Miranda Ebro-Bilbo zatia ireki zuenean, Castejondik Bilborako Burdinbide Konpainia delakoak, Castejon-Bilbo burdinbidea, baina 2008ko abenduaren 18an.[4]

2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[5]

Geltokia aldatu

Hiru urte eta erdiko iraupena izan zuten lanen ondoren, geltokia 2008ko abenduaren 18an inauguratu zen. Eraikuntzak, Bilbao Ría 2000 erakundeak bultzatuta, 17,5 milioi euroko kostua izan zuen.[6]

Geltokia lurpean kokatzen da, 50 metroko sakoneran. Horrek ADIFen sare osoko geltokirik sakonena bihurtzen du. Eraikuntza gauzatzeko hiru putzu egin behar izan ziren, igogailuak, aireztapena eta larrialdietarako hustubideak kokatzeko. Igogailuen putzuak 50 metroko sakonera eta 15 metroko diametroa dauka. Gainera, gaur egun geltokia kokatzen den trenbide tunela handitu behar izan zen, bitartean ibiltzen zen tren zerbitzua gelditu gabe.

Nasetara sarbidea bestibulu nagusi batetik egiten da, Miribilla eraikinaren aurrean dagoen plazan kokatzen dena. Bestibulua, 0 solairuan dagoena, beiradun eraikuntza bat da, 300 metro koadroko azaleraduna eta txartel salmenta, balioztatze makinak eta leihatila batez hornituta dagoena. Nasetara jaisteko sei igogailu panoramiko daude, horietariko bakoitzak 21 pertsona jaso ditzake eta 30 segundotan ibilbidea egiten du. Igogailuetatik artifizialki argiztaturiko putzua ikus daiteke.

-1 solairua 42 metroko sakoneran dago, eta bertan dago Urduña zentzuan ibiltzen diren trenen nasarako sarbidea. -2 solairuan, 47 metroko sakoneran, Abandoko geltokira doazen trenen nasarako sarbidea dago. 0 eta -1 solairuen artean S1, S2, S3 eta S4 solairuak daude, solairu iristezinak direnak.

Geltokia igogailu, txarteldegi, balioztatze makina eta 2017tik desfibrilagailuz ere hornituta dago.[7]

Zerbitzuak aldatu

Aldiriko trenak aldatu

  Bilboko Renfe Aldiriak
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
  C-3 Bilbo
Abando
Miribillala PeñaOllarganBidebieta–BasauriAbaroa–San MigelBasauriArrigorriagaUgao-MiraballesBakiolaArrankudiagaArbideArakaldoAretaLaudioSanta Kurutz–LaudioLuiaondoSalbioAmurrio–IparraldeAmurrioIñarratxu Urduña

Hiriko autobusak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. EuroFerroviarios. «Miribilla (geltokia)» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  2. (Gaztelaniaz) Ararteko. (PDF) Miribilla. (Noiz kontsultatua: 2018-06-18).
  3. (Gaztelaniaz) Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Maria Luisaren borrokak Urduñako geltokia egokitzera behartu du Renfe» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).
  4. «Zaragozatik Iruñera eta Altsasura» web.archive.org 2011-01-15 (Noiz kontsultatua: 2020-06-13).
  5. Iberiar Penintsulako Iparraldeko burdinbideak
  6. El Correo. «Miribillako tren geltokia inauguratu dute» (Noiz kontsultatua: 2014-07-14).
  7. (Gaztelaniaz) «RENFEk desfibriladoreak jarriko ditu Bizkaiko aldiriko 11 geltokitan» Bilbao Actual (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Bilbo–Abando Miribilla la Peña
  Bilbo — Santurtzi                                   Castejon