Miopatia

Muskulu-sistemaren erasanak izendatzeko hitz orokorra, eta bereziki gaixotasun primitibo eta idiopatikoak. Ageriko sintoma orokorrena muskuluaren indar-galera da

Miopatiak ehun muskularrari eragiten dioten gaixotasunak dira. Sintomarik ohikoena ahulezi muskularra da. Muskuluek gure gorputzaren mungimenduak ahalbidetzen dituzte eta estabilitatea lortzen laguntzen dute. Baina miopatiak agertzean muskuluen funtzioak eta egiturak asaldatuta agertzen dira.[1]

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Miopatia
Deskribapena
Motalokomozio-aparatuaren gaixotasuna
eritasuna
EspezialitateaErreumatologia
Asoziazio genetikoa
Identifikatzaileak
GNS-10-MKM62.9, G72.9 eta M60-M63
GNS-9-MK359.9, 728.3 eta 359.8
DiseasesDB8723
MeSHD009135
Disease Ontology IDDOID:0080000 eta DOID:423

Miopatiak ondorio desberdinengatik eman daitezke eta bakoitzak beraien ezaugarriak ditu. Gainera, era isolatu batean gaixotasun primario bezala edo gaixotasun multisistemiko baten ondorioz ager daitezke. Hori dela eta, kasu bakoitzean tratamendu desberdina izango du

Motak eta kausak aldatu

Jaiotzetiko miopatia aldatu

Genetikoki heredatzen diren miopatiak dira. Miopatia mota hauen sintomak, oro har, jaio bezain laister azaleratzen dira. Gainera, kasu batzuetan energia falta dela eta arnasteko gaixotasunak gerta daitezke jaiotzerakoan. Heredatzen direnen eta jaiotzetikoen artean mota hauek bereizten dira:[2]

Mitokondriala
mitokondriak energia nahikoa produzitzen ez duenean. Mitokondrioak amaregandik heredatzen ditugunez, haren DNA mitokondrialean gertatutako mutazio baten ondorioz gertatzen da.
Metabolikoa
muskulu baten funtzioari lotutako hainbat arazo metabolikoren metaketaz sortuak. Gehienetan mugimendu muskular normala eragiten laguntzen duten zenbait entzimetan mutazioak daudelako gertatzen dira miopatia mota hauek.
Nemalina
Muskuluetan “nemalina barrak” izeneko egitura batzuk agertzen dira. Miopatia mota hau duten pazienteek arnasteko zailtasunak izaten dituzte.
Zentrala
Ahulezia, hezur-arazoak eta medikamendu batzuekiko erreakzioak eragiten ditu.
Distrofia muskularra
muskuluen degenerazioak eragindako gaixotasun multzoa da. Distrofien eta miopatien diagnostikoaren arteko desberdintasunak dira miopatietan muskuluek ez dutela ondo funtzionatzen eta miopatietan, ordea, degeneratu egiten direla.

Hartutako miopatiak aldatu

Hartutako miopatien artean honakoak daude:[2]

Hanturazko miopatia edo miopatia autoinmunea
Muskuluen degenerazioa eraginez, gorputzak bere burua atakatzen duenean gertatzen dira,. Adibidez polimiositisa, dermatomiositisa, sarkoidosia, lupusa eta artitis erreumatoidea.
Miopatia toxikoa
medikamentu batek edo toxina batek funtzio edo egitura muskularrean eragina duenean agertzen da. Crack, heroina eta kokaina drogek eta kortikoide sendagaiek, esate baterako, miopatia mota hau eragin dezakete.
Miopatia endokrinoa
hormonen asaldura batek funtzio muskularrean eragina duenean azaltzen da. Kausa nagusiak tiroide guruinetako edo giltzurrun gaineko guruinetako asaldurak dira.
Miopatia infekziosoak
infekzio batek muskuluak ondo funtzionatzea galarazten du. Eragileak birusak, parasitoak, bakterioak eta onddoak izan daitezke.
Bigarren mailako miopatiak edo elektrolitoen asaldurek eragindakoak
potasio maila altuegi edo baxuegiek, esate baterako, muskuluen funtzionamendu desegokia eragin dezakete.

Sintomak aldatu

 
Miopatiaz kaltetutako muskulu ehuna. Mikroskopia mota: hematoxilina-eosina

Gaixotasun honen sintomak arinak eta iragankorrak dira normalean.[3]

Hasieran esan bezala, sintomarik ohikoena ahulezi muskularra izango da. Sintoma hau era simetriko batean ematen da eta denbora aurrera joan ahala handituz joango da. Gainera, sintoma honekin batera bolumen muskularraren galera eta mobilitate arazoak aurkituko ditugu. Beste sintoma mota bat distrofia muskularra izango da eta miopatia larriagoetan agertzen da.

Diagnostikoa aldatu

Diagnostikoak egiteko proba desberdinak daude:[1]

Biopsia muskularra
Atrofiatutako zuntzen kokapena ahalbidetzen digu eta inflamaziorik edo nekrosirik dagoen ikusteko balio du
Tomografia
Atrofiatutako zuntzen kokapena ahalbidetzen digu baita ere. Gainera, prueba hau erabiliz ikus daiteke gantzak muskulua ordezkatu duen ala ez.
Miopatia duten pazienteengan kreatinina kinasaren (CK) mailak altuak izaten dira.

Tratamendua aldatu

Arazo endokrinoa duten miopatietan ezinbestekoa da kausa non dagoen jakitea eta behin hori jakinda tratamendu bat topatzea edo pazientea egoera txarrago batera joatea ekiditzea. Azken batean, tratamendu bat bilatzerako orduan kontuan izan behar da miopatia mota, pazienteak pairatutako sintomak eta miopatia hori eragin duten kausak. Informazio guztia eskuratutakoan, terapia mota ezberdinak eskainiko dira: farmakoak, kirurgia, masajeak, akupuntura...[4]

Horretaz gain, oso garrantzitsua izango da tratamendu ondorengo errehabilitazioa.

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Borrego, Elizabeth Luján. (2018-11-09). «Miopatía: tipos, diagnóstico y tratamiento | Neurología» TiTi (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Miopatía: Definición, Tipos, Síntomas, Causas, Diagnóstico, Tratamiento y Complicaciones | Arriba Salud» Arriba Salud Vida Saludable (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  3. (Gaztelaniaz) Romero, Dr Javier. (2011-03-04). «Miopatía» YaSalud (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  4. (Gaztelaniaz) El tratamiento de la miopatía. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).

Kanpo estekak aldatu

Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian