Mineraloide

Egitura kristalinorik ez duen sustantzia amorfo eta ez-organikoa. Jatorriz mineralak dira, baina egitura kristalinorik gabekoak direnez ezin dira mineral gisa sailkatu. Hala ere, erreferentzia askok oraindik ere mineral izendatzen dituzte.

Mineraloide bat, mineral baten antza duen baina azken honen baldintzak betetzen ez dituen elementua da.

Mineral bat honela definitzen da:

  • Konposatu natural homogenoa da,
  • Jatorri ez-organikoa du,
  • Kristal-egitura du,
  • Osaera kimiko (formula) ezaguna du,
  • Ezaugarri fisiko-kimiko definituak ditu.

Mineraloide bat, beraz, baldintza hauetako bat gutxienez betetzen ez duen elementu bat da.

Ohiko mineraloideak aldatu

  • Anbarra, egitura ez-kristalinoa, organikoa
  • Arbeltxa, izaera ez-kristalinoa, organikoa (ikatz oso trinkoa)
  • Ebonita, egitura ez-kristalinoa
  • Limonita, oxido nahastura
  • Lapis lazuli, mineral nahastura
  • Obsidiana, beira bolkanikoa, egitura ez-kristalinoa, beira eta kuartzo nahastura
  • Opaloa, ez-kristalinoa, mineral nahastura
  • Perla, organikoki ekoiztutako karbonatoa
  • Petrolioa, likidoa, organikoa
  • Pirobitumena, fosildutako petrolio amorfoa, ez-kristalinoa, organikoa
  • Tektita, silikato meteoritikoa
  • Zilarbizia, likidoa

Kanpo estekak aldatu