Minaretea meskitaren dorrea da. Hitza arabierazko منار minār edo manārretik datoz, frantsesezko minaret hitzetik, honek, minare turkierazko hitzetik hartua, eta, azken honek, arabieratik. Minar hitz arabiarrak, "itsasargia" esan nahi du, aurreko mendeetan, sarri jartzen baitziren argiak minareteetan, bidaiariak hirirantz bideratzeko. Arabieraz, minaretea zehatzago izendatzen duen hitza مئذنة mi'dhana da, hau da, adhana edo otoitzerako deia egiten den tokia.

Asuaneko meskitaren minareteak

Bere betebehar nagusiena, beraz, eguneroko otoitzerako bost deiak, ahal bezain jende gehienak entzun ahal izatea erraztea da. Horretarako, bere zatirik gorenean, inguratzen duen balkoi bat du, nondik muezzinak, tradizionalki, bere ahotsaren bidez, otoitzerako deia egiten zuen. Gaur egun, muezzina, sarri, bozgorailu bategatik aldatua izan da.

Alminar edo minareteen forma aldatu egiten da tokien arabera. Magreb aldean, meskitek, bakar bat baino ez dute, oinplano karratukoa. Musulman munduaren ekialdean, ohikoak dira bat baino gehiago dituztenak, orokorrean bi edo lau, eta forma aldagarrikoak. Otomandar eragineko tokietan, sekzio zirkularreko minarete lirainak bereizgarriak dira, kanpora irteten den balkoi bat eta kono formako teilatu batekin.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu