Min Chueh Chang (txinera tradizionalez: 張明覺; txinera sinplifikatuz: 张明觉; pinyinez: Zhāng Míngjué; Taiyuan, Txina, 1908ko urriaren 10a - AEB, 1991ko ekainaren 5a) estatubatuar ikertzailea izan zen, jaiotza-kontrolerako pilularen asmatzaileetako bat. Gregory Pincus-ekin batera, ikerlan asko egin zituen Biologia Esperimentaleko Worcester Fundazioan 1940ko eta 1950eko hamarraldietan. Gregory Pincusekin eta John Rockekin elkarlanean, geroztik pilula izenaz ezagutu den ahotiko ernalketaren aurkako metodoa asmatu eta garatu zuen. 1960an hasi zen erabiltzen jaiotza-kontrolerako metodo hori, eta berehala zabaldu zen mundu guztira. Gaur ez dago zalantzarik pilulak erro-errotik aldatu zuela ordu arteko familia-plangintza. In vitro ernalketa-lanetan ere aitzindaria izan da.

Min Chueh Chang

Bizitza
JaiotzaTaiyuan1871ko abuztuaren 12a
HerrialdeaTxina (eskualdea)
 Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza1991ko ekainaren 5a (119 urte)
Hobiratze lekuaMountain View Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaCambridgeko Unibertsitatea
Tsinghua Unibertsitatea
Fitzwilliam College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakbiologoa
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Mundu Akademia

Find a Grave: 6814292 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu