Khoca Mimar Sinan Ağa (otomandar turkieraz: معمار سينان; egungo turkieraz: Mimar Sinan, miːˈmaːɾ siˈnan ahoskatua, euskaraz: «Sinan arkitektoa»; 1490 inguru - 1578ko uztailaren 17a)[1][2] Otomandar Inperioko arkitekto eta ingeniari nagusia zen, Suleiman I.a, Selim II.a eta Murad III.a sultanentzako lan egin zuena. Hirurehun eraikuntza baino gehiago egin zituen.

Mimar Sinan

Bizitza
JaiotzaAğırnas (en) Itzuli, 1490
HeriotzaKonstantinopla1588ko uztailaren 17a (97/98 urte)
Hobiratze lekuaKonstantinopla
Familia
Ezkontidea(k)Fatma Nur (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakOtomandar turkiera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, ingeniari zibila, zientzialaria eta hirigilea
Lantokia(k)Istanbul
Edirne
Kairo
Alepo
Vixegrad eta Istanbul
Lan nabarmenak

Ingeniari militar ikasketak egin ondoren, mailaz igo zen lehenik ofizial eta geroago jenizaroen komandante izateraino, izateraino eta, azkenean, ağa ohorezko tituluarekin[3]. Arkitektura gaiak jenizaroekin kanpainan zela ikasi zituen, mota guztietako gotorlekuak eraikitzen aditu bihurtuz, baina baita ere bideak, zubiak eta akueduktuak[4]. Berrogeita hamar urte inguru zituela, erregeren arkitekto nagusi izendatu zuten, armadan ikasitako artezia teknikoak "eraikin erlijioso ederrak eraikitzeko" asmoarekin[4]. Lan horretan ia berrogeita hamar urtez izan zen.

Bere maisulana Edirne hiriko Selimen meskita da, nahiz eta ezagunena Istanbulen dagoen Süleymaniye meskita izan. Gobernuko sail handi baten buru izan zen eta hainbat laguntzaileei irakatsi zien. Hauetako batzuek ospea ere lortu zuten, Sedefhar Mehmet Ağa barne, Sultan Ahmed meskita (Meskita Urdina) eraiki zuena. Sinan otomandar arkitektura klasikoko arkitekto nagusitzat jotzen da eta Michelangelorekin alderatu izan da, Mendebaldeko garaikidea[5][6]. Michelangelo eta San Petri basilikaren planoak ezagunak ziren Istanbulen, gobernuak Leonardo da Vinci eta bera gonbidatu baitzituzten, 1502an eta 1505ean hurrenez hurren, Urrezko Adarra zeharkatzeko zubi bat eraikitzeko.

Eraikuntzak aldatu

Arkitekto inperial gisa 50 urte igaro zituen eta 476 eraikuntza egin edo ikuskatu zituen (horietako 196 oraindik zutik diraute), bere lanen zerrenda ofizialaren arabera, Tazkirat-al-Abniya delakoa. Ziur aski ez zituen eraikin horiek guztiak marraztu, baina haren sailak egindakoetan uste on osoa zuen eta ardura hartu zuen.

Eraikuntza motak:

  • 94 meskita handi (camii),
  • 57 ikastetxe,
  • 52 meskita txiki (mescit),
  • 48 bainuetxe (hamam).
  • 35 jauregi (saray),
  • 22 mausoleo (türbe),
  • 20 karabansarai (kervansaray, han),
  • 17 herri sukalde (imaret),
  • 8 zubi,
  • 8 aletegi edo biltegi
  • 7 eskola (medrese),
  • 6 akueduktu,
  • 3 ospitale (darüşşifa)

Lan nagusiak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Turner, J. Grove Dictionary of Art, Oxford University Press, USA; New Ed edition (1996); ISBN 0-19-517068-7
  • Guler, Ara; Burelli, Augusto Romano; Freely, John (1992). Sinan: Architect of Suleyman the Magnificent and the Ottoman Golden Age. WW Norton&Co. Inc. ISBN 0-500-34120-6 (Ingelesez)
  • Çelebi, Sai Mustafa (2004). Book Of Buildings : Tezkiretü'l Bünyan Ve Tezkiretü'l-Ebniye (Memoirs Of Sinan The Architect). Koç Kültür Sanat Tanıtım ISBN 975-296-017-0 (Ingelesez)
  • Aptullah Kuran, Ara Güler (Illustrator), Mustafa Niksarli (Illustrator): Mimar Sinan, Istanbul 1986. ISBN 3-89122-007-3 (Turkieraz)
  • Aptullah Kuran, Sinan: The grand old master of Ottoman architecture, Ada Press Publishers, 1987. ISBN 0-941469-00-X (Ingelesez)
  • Gülru Necipoglu, The Age of Sinan, 2005
  • J.M. Rogers. Sinan 2005. I.B. Tauris ISBN 1-84511-096-X.
  • Egli Ernst, Sinan, der Baumeister osmanischer Glanzzeit, Erlenbach-Zürich, Verlag für Architektur, 1954; ISBN 1-904772-26-9 (Alemanez)
  • Van Vynckt, Randall J.. International Dictionary of Architects and Architecture. Detroit, Londres, Washington: St. James Press. ISBN 1-55862-089-3

Erreferentziak aldatu

  1. Saoud (2007), 2 or.
  2. Wilkins (1993), 826 or.
  3. Goodwin (2001), 87 or.
  4. a b Kinross (1977), 214–215 or.
  5. De Osa, Veronica.
  6. Saoud (2007), 7 or.

Kanpo estekak aldatu