Milt Jackson ( Detroit, 1923ko urtarrilaren 1a - 1999ko urriaren 9a ), Bags goitizena zuena, estatubatuar jazz bibrafono-jolea zan zen. Instrumentuaren bi musikari nagusiak, Lionel Hampton eta Red Norvo, gainditu zituen. Berrogeita hamar urte eman zituen ospearen gailurrean, Bobby Hutcherson eta Gary Burton bezalako izar berrien gainetik ere. Estilo pila bat jotzen zituen, bop, blues eta balada tradizionalak barne.

Milt Jackson
Seattleko Parnell's Jazz Club-en, 1980 inguru. Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaDetroit1923ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaNew York eta Manhattan1999ko urriaren 9a (76 urte)
Hobiratze lekuaWoodlawn Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: gibeleko minbizia
Hezkuntza
HeziketaMichigan Estatuko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, jazz musikaria, abeslaria eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
KidetzaModern Jazz Quartet
Genero artistikoaHard bopa
Bebopa
Musika instrumentuabibrafonoa
ahotsa
DiskoetxeaBlue Note
Warner Bros. Records
Atlantic Records
Impulse!

IMDB: nm0413883 Allmovie: p34853
Spotify: 23i8EixXKG0EWGRCfHlUGN iTunes: 50103 Musicbrainz: 2e38e1de-2890-4620-8467-5b0bb4641cb9 Songkick: 436564 Discogs: 149254 Allmusic: mn0000489845 Find a Grave: 9903208 Edit the value on Wikidata
Village Jazz Lounge-n Bubba Kolb hirukotearekin, 70eko hamarkadaren bukaeran.

Biografia aldatu

Milt Jackson zazpi urterekin hasi zen gitarra jotzen eta hamaikarekin pianoa. Urte batzuk geroago, bibrafonoarekin hasi zen. Debut profesionala gospel talde batean abestuz egin zuen.

Dizzy Gillespie-k Detroiten deskubritu zuen eta lana eskaini zion bere seikotean eta, beranduago, 1946an, orkestra batean. Jacksonek tronpeta-jolearekin grabatu eta ospe handia bereganatu zuen; laster beste musikari batzuek berarekin jo nahi izan zuten.1948an eta 1949an Charlie Parker, Thelonious Monk, Howard McGhee eta Woody Herman-en orkestrarekin lan egin zuen. 1950-1952 urteetan Gillespieren seikotearekin jo ondoren (John Coltrane ere bertan aritu zen), Jacksonek laukote batekin grabatu zuen, John Lewis, Percy Heath eta Kenny Clarke taldekide izanik (1952). Laster, talde egonkor bihurtu zen, Modern Jazz Quartet izenekoa.

Normalean lider gisa grabatu bazuen ere (berrogeita hamarreko hamarkadan Miles Davis eta Thelonious Monk, Coleman Hawkins, John Coltrane eta Ray Charles-ekin egindako saioak barne), Milt Jackson MJQ-n egon zen 1974 arte, eta taldearen soinuaren ezaugarri bihurtu zen. Berrogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean, Lewis musika-zuzendari bihurtu zen; hark ezarritako formatuak, agian, Jacksonen talentu musikala mugatu zuen.

Hala ere, 1974an, funtsean diru-arrazoiengatik, Jackson taldea utzi zuen. Une horretatik aurrera, Pablo disketxearekin grabatu zuen hirurogeita hamarreko hamarkadan, jazz figura ugarirekin. Zazpi urteren ostean, MJQ-ra itzuli zen, 1981ean.

Taldearekin egindako grabazioez gain, Milt Jacksonek bere ibilbidean zehar grabaketa gehiago egin zituen konpainia ugaritan, besteak beste, Savoy, Blue Note (1952), Prestige, Atlantic, United Artists, Impulse, Riverside, Limelight., Verve, CTI, Pablo, Music Masters eta Qwest.

Minbiziak jota hil zen, 76 urte zituela.

Diskografia hautatua aldatu

  • 1951 Milt Jackson [Dee Gee] (Dee Gee)
  • 1951 The Quartet (Savoy)
  • 1952 All Star Bags (Blue Note)
  • 1956 Second Nature (Savoy)
  • 1956 Ballads & Blues (Atlantic)
  • 1956 Jackson' Ville (Savoy)
  • 1957 Plenty, Plenty Soul (Atlantic)
  • 1957 Soul Brothers (Atlantic)
  • 1958 Bags' Opus (Blue Note)
  • 1959 Bags and Trane (Atlantic)
  • 1961 Bags Meets Wes! (Riverside)
  • 1962 Statements (Impulse Records)
  • 1972 Sunflower (Columbia/Legacy)
  • 1975 The Milt Jackson Big Four [zuzenean] Pablo
  • 1975 The Big 3 (Pablo/OJC)
  • 1977 Soul Fusion (Pablo/OJC)
  • 1980 Night Mist (Pablo/OJC)
  • 1982 A London Bridge [zuzenean] (Pablo)
  • 1982 Mostly Duke [zuzenean] (Pablo/OJC)
  • 1982 Memories of Thelonious Sphere Monk (Pablo/OJC)
  • 1993 Reverence and Compassion (Warner Bros.)
  • 1994 The Prophet Speaks (Qwest)