Millikanen esperimentua

Elektroiaren karga neurtzeko diseinatutako esperimentua. Bi elektrodo metalikoren artean, kargaturiko olio-tanta txikien gaineko grabitate-indarra eta indar elektrikoa orekatuz esekirik jartzen ziren.
Millikanen esperimentu» orritik birbideratua)

Millikanen esperimentua Robert Andrews Millikan zientzialari estatubatuarrak 1909an egindako esperimentu oso ospetsu bati esaten zaio. Horrela deitua zientzialari honek egindako saiakuntzarik garrantzitsuena izan zelako, bakarra izan ez zen arren. Askotan olio tantaren esperimentua ere deitu ohi zaio.

Millikan-ek 1923ko Fisikako Nobel saria irabazi zuen esperimentu honengatik; gero azalduko den bazala, elektroiaren oinarrizko karga kuantizatu zuelako.

Esperimentua gasa dagoen kutxa baten barrena olio tantatxoak botatzean datza. Olio tanta hauek izugarri txikiak izan behar dira, mikrometroaren ordenakoak. Partikula hauek Stokesen legeak azaltzen duen bezala oso astiro, baina abiadura konstante eta uniformean jaitsiko dira. Behean, olio tanta aurretik prestatutako zulo batetik jausten da goranzko eremu elektriko aldakor batera. Tanta hauek, gasaren kontrako igurtzimendua dela eta, elektrikoki kargatzen dira.

Kalkuluak aldatu

Eremua aldakorra denez, handitu edo txikitu dezakegu olio tantaren pisua geldiarazteko. Orduan,

 .


Bektore unitarioekin,

 .
  bertikaleko bektore unitarioa


Moduluekin

 
non   indar elektrikoa den ( ) ,
eta   indar grabitatorioa ( ) .


 

non

  olio tantaren karga den
  guk aukeratutako eremu elektrikoa,
  olio tantaren masa,
  grabitatearen azelerazioa.


Masa finkatzea oso zaila da tanta bakoitzaren neurriak apur bat ezberdinak baitira, beraz Stokesen legearekin erradioa kalkula dezakegu. Hala ere, hau kalkulatzeko beste datuak ezagutu behar dira.

 
  tantaren jauste abiadura dela jakinik
  tantaren erradioa izanda
  olioaren dentsitatea izanik
  gasaren dentsitatea
  gasaren biskositatea,

beraz,

 
 


Ondoren, erradioa eta dentsitatea jakinik masa ere jakin izango dugu:

 
non   tantaren bolumena den


Esfera baten bolumena   dela dakigunez,

  ,


erradioa Stokesen legetik ateratakoarekin ordezkatuz:

 


Hasierako formulara itzuliz,

 
  ,

masa ordezkatuz:

 

Datu guztiak ezagutzen ditugu eta kalkulua baino ez da egin behar.

Ondorioak aldatu

Esperimentuaren garrantziaren arrazoia bertan ondorioztatutako da.

Millikan konturatu zen lortzen zituen kargen balio guztiak zenbaki txiki baten multiploak zirela (gaur egun 1,602 × 10-19 C inguruan kuantizatuta dagoena alegia). Hortik karga kuantizatuta zegoela ondorioztatu zuen eta oinarrizko karga elektroiarena zela adierazi zuen.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu