Milenarismoa edo, kristautasunari erreferentzia eginez soilik erabiltzen den kiliasmoa, Parusian edo Kristoren bigarren etorreran Lurra mila urtez Kristoren erreinua izango dela dioen dotrina da. Horren arabera ondoren Antikristoa garaitua eta Azken Epaiketa ere izango dira. Dotrina horretan oinarrituta, kristau joera milenaristek salbamena kolektiboa eta lurrekoa izango dela sinesten dute. Kristau talde milenaristen artean Jehovaren Lekukoak eta mormoiak aipa daitezke. Adiera zabalgo batez, milenarismoa iraganean edo geroan urrezko aro eta espazio sakratu edo mitiko bat ezartzen dituen dotrina edo mitologia bat da, sarri mesianismo edo salbatzaile batez lagundurik edota munduaren amaiera edo hondamendi global bat aurreikusi egiten duena. Hondamendi horren ondorioz, salbatuko diren eta ez direnen arteko erabateko bereizketa egiten da, salbatuko direnak maiz etnia edo talde erlijioso batekoak izanik. Dotrina horrekiko erabateko atxikimendu eta lilura ere ohikoak dira mugimendu milenaristetan[1]. Hori dela eta, mugimendu milenaristak sektatzat jotzen dira askotan. Terminoa euskal abertzaletasunaren ustezko mitologia izendatzeko, euskal milenarismoa alegia, ere erabili da, Juan Aranzadiren (Gaztelaniaz) El Milenarismo Vasco: Edad de Oro, Etnia y Nativismo liburuaren haritik.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) de la Torre López, Arturo E.. Movimientos milenaristas y cultos de crisis en el Perú. , 19-38, 226-229 or..

Kanpo estekak aldatu