Milà Etxea, (katalaneraz Casa Milà) La Pedrera izenaz ere ezaguna, (pedrera hitzak, katalanez, harrobi esan nahi du) Antoni Gaudí arkitekto katalanaren lana da, 1906 eta 1910 urteen bitartean[1] modernismo katalan estiloan eraikia. Passeig de Gràcia kaleko 92. zenbakian dago, Bartzelonako Eixample auzoan. Etxe hau Pere Milà i Camps eta Roser Segimon i Artells senar-emazteen enkarguz eraiki zen. Gaudí arkitektoak Domènec Sugrañes eta Josep Canaleta kideen laguntza jaso zuen, bai eta Josep Bayó i Font eraikitzailearena ere, azken hau Gaudírekin bat Batlló Etxean lan egina zen.[2]

Milà Etxea
Casa Milà
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Interes Nazionaleko Kultur Ondasuna
list of Modernista buildings in Barcelona
Iconic Houses Network
Works of Antoni Gaudí
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
Probintzia Bartzelonako probintzia
Eremu funtzionalaBartzelonako metropoli eremua
EskualdeaBarcelonès
Kataluniako udalerriaBartzelona
Bartzelonako barrutiaEixample
Administrative quarter in BarcelonaDreta de l'Eixample
Koordenatuak41°23′43″N 2°09′42″E / 41.395277777778°N 2.1616666666667°E / 41.395277777778; 2.1616666666667
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza1906 - 1912
Izenaren jatorriaPere Milà i Camps (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaAntoni Gaudí
Materiala(k)harria, adreilua, Zeramika eta burdina forjatua
Estiloamodernismo katalana
Solairuak8
Azalera0,2 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia320-003
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BCIN73-MH-EN
BICRI-51-0003814
Kontaktua
HelbideaPg. Gràcia, 92 i Provença, 261-265
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Bisitariarentzako informazioa aldatu

Milà Etxea jendeari irekita dago. Bisitariarentzat ikusgai dago ganbara, non Espai Gaudí izeneko erakustaretoa atondu baitute, Gaudíren obrari buruzko informazioa eskaintzen duena. Halaber, eraikinaren teilatua ikus daiteke, non nabarmentzeko modukoak diren tximinia bitxiak eta apaingarri bihurgunetsuak. Horrez gain, eraikineko etxebizitza bat ere ikus dezake bisitariak, Gaudíren garaiko dekorazioaz hornituta.

Euskarazko audio-gida bat ere eskuragarri dago bisitari euskaldunentzat.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Crippa, Gaudí, 71. orr.
  2. Bassegoda, Gaudí o espacio, luz y equilibrio, 197. orr.

Kanpo estekak aldatu