Mikhail Vladimirovitx Rodzianko (errusieraz: Михаи́л Влади́мирович Родзя́нко, ukraineraz: Михайло Володимирович Родзянко Mikhailo Volodimirovitx Rodzianko; Jekaterinoslav, Errusiako Inperioa, 1859ko otsailaren 21aBeodra, Jugoslaviako Erresuma, 1924ko urtarrilaren 24a) errusiar politikari liberal-kontserbakorra izan zen, jatorri aristokratiko ukrainarrekoa (Rodzianko familia kosakoen ondorengoa zen, eta berak bere buruari “errusiar-ttipi” (Maloros) deitzen zion)[1].

Mikhail Rodzianko

Member of the State Duma of the Russian Empire (en) Itzuli


member of the State Council of the Russian Empire (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaPopasne (en) Itzuli1859ko otsailaren 21a
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaQ12748850 Itzuli1924ko urtarrilaren 24a (64 urte)
Hobiratze lekuaNovo groblje (Belgrad)
Familia
AitaVladimir Rodzyanko
AmaMariya Vitovtova
Ezkontidea(k)Anna Golitsyna (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaHouse of Rodzianko (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPage Corps (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErrusiar Eliza Ortodoxoa
Alderdi politikoaUrriaren 17ko Batasuna

Find a Grave: 82239104 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Hastapenak eta Dumako partaide aldatu

Jatorri aristokratikoa zuela eta, eskola aristokratiko batean ikasi zuen, beraz, bere karrera Gortetik gertu hasi zuen, eta Txanbelana ere izan zen. Zemstvoetan nabarmendu zen, erreformista gisa eta Jekaterinoslav (Dnipro) probintziako zemstvoko buru izan zen. Gerora, Alderdi Oktubrista sortzen lagundu zuen. 1907tik aurrera diputatu eta 1911tik aurrera Dumako lehendakaria izan zen eta bere alderdikide Aleksandr Gutxkov ordeztu zuen. Rasputinen etsaia zen, eta hura San Petersburgotik urrun zedin saiatu zen, arrakastarik gabe. Rodzianko, beste zuzendari liberal asko (adibidez, bere alderdiko burua, Aleksandr Gutxkov) ez bezalaxe, ez zen “estatu-kolpe bigun” baten aldekoa izan, tsarrari zion leialtasunagatik. Rodziankoren arabera, tsarrak sinatu zuen 1905ko Urriko Manifestuak Errusian sistema konstituzional batetarako eboluzioa bermatu zezakeen, eta ez zegoen aldaketa gogorretarako beste arrazoirik. Liberalismoa eta tsarrarekiko leialtasun pertsonala uztartzen saiatu zen, hori dela eta, liberalen artean agian kontserbakorrena zen Rodzianko[1].

Otsaileko Iraultza aldatu

1917ko Otsaileko Iraultzan, paper garrantzitsua izan zuen, hala ere, paper hori berak nahi zuelako edo ez izan ote zuen, zalantzagarria da. Rodziankok, Dumako lehendakari gisa, tsarra gobernu liberal edo konstituzional bat ezar zezan konbentzitu nahi izan zuen, eta honen ukoen (eta Rodziankori dagokionez, mespretxu pertsonalen) ostean, otsailaren 27an, beste parlamentari batzuekin batera, Dumako Kideen Behin-behineko Komitea sortu zuen, bera lehendakari zela. Otsailaren 27an bertan, Gobernu tsaristak dimititu ostean, praktikoki Dumako Kideen Behin-behineko Komitea Errusiako Gobernu berria izan zen. Halere, askoren arabera, Rodziankok ez zuen boterea hartu nahi, ez baitzuen tsarraren kontra matxinatu nahi. Berak esan zuen moduan “ez naiz iraultzailea, eta ez dut iraultzarik egin nahi; baina gertatu bada ez gaituztelako entzun nahi gertatu da[1].

Izan ere, egile askoren arabera, Rodziankok ez zuen tsarraren kontra “matxinatzerik” nahi eta boterea hartzeko beldur zen; bai boterearen hutsak (otsailaren 27an Gobernuak postua utzi zuen, eta Vasili Xulginek esan zion moduan “norbaitek hartu behar ditu ministroen ardurak”), eta batez ere langileen presioak -langileek Petrogradeko Sobieta eratu zuten eta erregimen aldaketa berehala nahi zuten- ekar zezakeen iraultza erradikalegi bat edo “anarkia” (Rodziankoren hitzetan) saihesteko usteak boterea hartzera bultzatu zuen. Azken bertsio horren arabera, Rodizanko “boterea hartzera behartua izan zen” (kontutan izanik, boterea hartu ahal zutenek, Sobieteko ordezkariek, mentxebikeel gidaturik, ez zutela boterea hartu nahi). Beraz, praktikoki, otsailaren 27tik martxoaren 1era, Errusiako Behin-behineko Gobernua eratu zen artean, de facto “Errusiako lehen ministro” izan zen Rodziankok (ofizialki hala izendatua izan ez bazen ere, eta berak hala sekula aldarrikatu ez bazuen ere). Egun horietan, Rodziankok monarkia konstituzionalaren alde egin zuen, ez Errepublikaren alde[1].

Martxoaren 1ean, Rodziankok Petrogradeko Sobietarekin batera, Errusiako Behin-behineko Gobernua eratu zedin negoziatu zuen (nahiz eta ez zen izan negoziazio horietan pisu handiena izan zuena). Martxoaren 3an, Mikhail Duke Handiak (tsarraren anaiak) tronuari uko egin zion Rodziankok “Dumak ezin du zure segutasuna bermatu” esan zion ostean. Dumako Kideen Komitearen lehendakari izan arren, ez zen Errusiako Behin-behineko Gobernuan sartu, eta Dumako lehendakari postuari eutsi zion. Hala ere, Otsaileko Iraultzaren ostean, Dumak ordezkaritza-organo bezala garrantzia galdu zuen (gogora dezagun sufragio ez-parekidez aukeratua izan zela), bai Sobietek zilegitasun askoz handiagoa zutelako eta baita ere “benetako parlamentu” gisa Asanblada Konstituziogile berria izango zela jakintzat ematen zelako; beraz Rodziankoren papera gero eta ilunagoa izan zen[1].

Martxoaren 19an gertatu zen manifestazio feminista baten aurrean, Rodzianko, Dumako lehendakari gisa egin zuen adierazpen batean, emakumeen bozka-eskubidearen aldeko gisa agertu zen. Uztail aldera, Uztaileko Egunak pasatu zirenean, Rodzianko eskuin berriaren buru gisa agertu zen, “Sobietak ordena berrezartzeko ezegokiak edo ahulegiak” zirela uste zutenetakoa eta diktadura burgesa ezartzearen aldeko ildoaren aldekoa: Moskuko estatu-konferentzian ideia horien alde azaldu zen[1].

Azken urteak aldatu

Urriko Iraultzaren ostean, Petrogradetik alde egin zuen. Errusiako Gerra Zibila izan zenean, Armada Zuria babestu zuen (iloba, Aleksandr Rodzianko, Armada Zuriaren komandantea izan zuen) eta 1920an, erbestera egin zuen, Jugoslaviara. 1924an hil zen, Vojvodina eskualdeko Beodra herrian[1].

Bitxikeriak aldatu

Rodziankok bere buruari “Errusiako gizonik gizenena” deitzen zion. Aleksei Tsarevitxarekin elkartu zen batean erabili zuen esaldi hori lehen aldiz[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g h Rodzianko, Mikhail, K17 2017-10-30. CC0 Domeinu Publikoa