Mikhail Dmitrievitx Prokhorov (errusieraz: Михаил Дмитриевич Прохоров; Mosku, 1965eko maiatzaren 3a) errusiar enpresaburu milionarioa da. Horrez gainera politikaria eta New Jersey Nets saskibaloi taldearen jabea da.

Mikhail Prokhorov

Ahotsa
Bizitza
JaiotzaMosku1965eko maiatzaren 3a (58 urte)
Herrialdea Errusia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaFinance University under the Government of the Russian Federation (en) Itzuli 1989)
Hizkuntzakerrusiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, inbertitzailea, politikaria, enpresaburua eta sports official (en) Itzuli
Jasotako sariak
Graduasoldadu soil
sarjentu
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Civic Platform (en) Itzuli
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Right Cause (en) Itzuli

mdprokhorov.ru
IMDB: nm3886249 Facebook: prokhorovmd Twitter: MD_Prokhorov Edit the value on Wikidata

Moskuko Finantza Institutuan gradua lortu ostean, finantza sektorean ospea irabazi zuen eta metal baliotsuen arloko industrialari nagusietako bat bihurtu zen. 1990ko hamarkadan gertatu zen Sobiet Batasuna ohiko pribatizazio prozesuan izugarri aberastu zen. Vladimir Potaninekin elkar harturik Norilsk Nickel meatze konpainia erraldoiaren kontrola lortu zuen. Enpresa munduko nikel eta paladio ekoizlerik handien bilakatu zen. 2007an Norilsk Nickelgo akzioak saldu zituen. ONEXIM Group inbertsio funtsaren jabea da eta akziodun nagusietakoa Rusalen (aluminio ekoizlea) eta Polyus Golden (Errusiako urre ekoizle handiena)[1].

2011ko Forbes zerrendaren arabera 18.000 milioi dolarreko ondarea dauka. Errusiako hirugarren pertsonarik aberatsena eta munduko 32.a da[2].

2011ko abenduan 2012ko Errusiako presidentetzarako hauteskundeetan hautagai izateko asmoa agertu zuen[3].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikhail Prokhorov  


  Artikulu hau Errusiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.