Mikhail Kalinin

sobietar politikaria

Mikhail Ivanovitx Kalinin (Verkhniaia Troitsa, 1875eko azaroaren 19a Greg./azaroaren 7aJul./azaroaren 7a - Mosku, 1946ko ekainaren 3a) sobietar itzultzaile boltxevike eta politikaria izan zen.

Mikhail Kalinin

Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko Sobiet Goreneko kidea

1946ko martxoaren 19a -

1. SESB-eko Soviet Goreneko Presidiumeko Mahaiburua

1938ko urtarrilaren 17a - 1946ko martxoaren 19a - Nikolai Shvernik (en) Itzuli
SBAKaren Komite Zentraleko politburoaren kide

1926ko urtarrilaren 1a - 1946ko ekainaren 3a
Q61870366 Itzuli

1922ko abenduaren 30a - 1938ko urtarrilaren 17a
SBAKaren Komite Zentraleko Politburoaren kidegai

1919ko martxoaren 25a - 1926ko urtarrilaren 1a
1918ko Errusiako Batzar Konstituziogileko diputatu


Bielorrusiako SESaren Sobiet Goreneko kide 1. deialdian

Bizitza
JaiotzaVerkhniaia Troitsa1875eko azaroaren 7a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaMosku1946ko ekainaren 3a (70 urte)
Hobiratze lekuaKremlingo harresiko nekropolia
Heriotza modua: ondesteko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Ekaterina Kalinina (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta irakaslea
Jasotako sariak
KidetzaPolitburo of the Central Committee of the Communist Party of the Soviet Union (en) Itzuli
Sobieten Komite Exekutibo Zentrala
Sobietar Batasuneko Batzorde Betearazle Zentrala
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEkialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrata
Russian Social Democratic Labour Party (bolshevik) (en) Itzuli
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Find a Grave: 2992 Edit the value on Wikidata

Nekazari familia batean jaio zen eta metalaren industrian lan egin zuen San Petersburgon. 1898an, Errusiar Laneko Alderdi Sozialdemokratarekin bat egin zuen. Garai hartan ezagutu zuen Stalin. 1905eko Errusiar Iraultzan parte hartu zuen. Leninek zuzendutako fakzio boltxebikeko lehen kideetako bat izan zen.

1917an Petrogradoko alkate hautatu zuten eta hiria gobernatu zuen 1917ko Errusiar Iraultzan.

Fitxategi:Stalin-Lenin-Kalinin-1919.jpg
Josef Stalin, Vladimir Lenin eta Mikhail Kalinin 1919an

1919an Errusiar Alderdi Komunistaren Batzorde Zentraleko kide hautatu zuten eta Politburoko kide izan zen 1926tik hil zen arte.

Jakov Sverdlov hil zenean, Kalininek ordezkatu zuen Sobieten Komite Exekutibo Zentraleko presidentetzan. Kargua Sobietar Batasuneko estatuburuaren baliokidea zen. Karguak bi aldiz aldatu zuen izena: 1922an, Sobietar Batasuneko Batzorde Exekutibo Zentraleko presidente eta 1938an Sobiet Goreneko Presidiumaren presidente.

Stalinekin zuen adiskidetasuna eta betetzen zuen kargua gorabehera, eragin eta botere gutxi izan zuen. 1940an, Stalin, Molotov, Lazar Kaganovitx, Kliment Voroxilov eta Anastas Mikoyanekin batera, 25.700 preso poloniarren exekuzio agindua sinatu zuen. Ez zen gai izan Ekaterina Kalinina emaztea babesteko, 1938 eta 1946 artean kartzelan egon baitzen.

Kanpo estekak aldatu