Mikelune-Langlade (frantsesez eta ofizialki Miquelon-Langlade) Saint-Pierre eta Mikeluneko Frantziako itsasoz haraindiko kolektibitateko bi udalerrietako bat da.

Mikelune-Langlade
Q84599126 Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
French overseas collectivity Saint-Pierre eta Mikelune
Posta kodea97500
Geografia
Koordenatuak47°06′00″N 56°22′45″W / 47.1°N 56.3792°W / 47.1; -56.3792
Map
Azalera205 km²
Demografia
Biztanleria596 (2016ko urtarrilaren 1a)
−10 (2015)
Dentsitatea2,91 bizt/km²
miquelon-langlade.fr

Etimologia aldatu

Miquelon izena « Micquelle »[1] formatik eratortzen da eta hau euskarazko Mikelune izenean du jatorria Martin Oiharzabal euskal arrantzaleak idatzi zuen bezala Ternua bidean zihoala XVI. mendean.[2]

« Miquelon » euskarazko Mikel izenaren forma dela ere esaten da [3][4][5]. Mikel euskal izena gaztelaniak eraginda Miquelon izan daiteke, horregatik gaztelaniaz Miguelón da, eta hau frantsesez « grand Michel» (euskaraz Mikel handia edo agian Mikelune)

Langlade hitza aldiz, « l'île à l'Anglais » (Ingelesaren Uhartea) izenaren laburketa da.[4]

Geografia aldatu

Mikelune-Langlade tonboloen (hondarrezko duna-zerrenda luzeak) bidez lotutako geologikoko ezberdinak diren hiru uhartez osatua dago. Uharte horiek Le Cap, Mikelune Uhartea (Mikelune Handia) eta Langlade Uhartea (Mikelune Txikia) dira.

Mikelune Uhartean Grand Barachois izeneko albufera dago non itsas txakurrak eta beste animalia batzuk bizi diren.

Politika aldatu

Alkatetza aldatu

Alkatea Agintaldia Alderdi politikoa
Clément Poirier 1945-1952
1952-1953
1953-1959
1959-1962
Guy Cormier 1962-1965
1965-1971
1971-1975
Yvon Detcheverry 1975-1977
1977-1983
Lucien Coste 1983-1989
Denis Detcheverry 1989-1995
1995eko martxotik 1996ko urtarrilera batzorde administratibo batek zuzendu zuen udala
Yvon Detcheverry 1996-2001
Denis Detcheverry 2001-2008 UMP
Stéphane Coste 2008-

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Cap Blanc eta Pointe-Plate itsasargiak.
  • Mikeluneko eliza
  • Langladeko eliza.
  • Mikelune-Langladeko museoa.
  • Aireportua
  • Larrañaga baserria

Hiri senidetuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaldun batek frantsesez idatzitako testuaren aipua: "Sçaches que le cap de Breton, & les Isles de S.Pierre gisent est ouest quart de noroest & suest, ya 45. lieues. [...] Gisent cap de Breton & le pertuis de Micquetö est ouest, ya 42 l. [...] Gisent le Colombeire de S.Pierre & le pertuis(4) de Micquelle nort norroest & su suest, ya 7. lie…es" Webgunea: Encyclopédie de Saint-Pierre et Miquelon
  2. Oiharzabal, Martin. (1579). Les voyages aventureux du Capitaine Martin de Hoyarsal, habitant du çubiburu. Bordele.
  3. (Ingelesez) The Basques of Saint Pierre and Miquelon, Buber's Basque Page daté du 30 Avril 2006.
  4. a b Agence de tourisme de Saint-Pierre-et-Miquelon
  5. Cormier, Marc Albert. (1997). Toponymie ancienne et origine des noms Saint-Pierre, Miquelon et Langlade. The Northern Mariner, 1:29-44 or...

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu