Mikel Losada

euskal aktorea

Mikel Losada Garcia (Ermua, Bizkaia, 1978) bizkaitar antzezlea da.

Mikel Losada

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMikel Losada García
JaiotzaErmua1978ko abenduaren 28a (45 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Bikotekidea(k)
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Jasotako sariak
KidetzaPabellón Nº 6

IMDB: nm1390413 Twitter: MikelLosada33 Instagram: losada_mikel Edit the value on Wikidata

Ikus-entzunezko ehun ekoizpen baino gehiagotan lan egin du, horien artean Ane edo Intimidad (Netflix). Baita Espainia osoko ehun antzerki ekoizpen baino gehiagotan ere.

Hiru aldiz izendatu dute Euskal Aktore Onenaren Sarirako Euskal Aktoreen Batasunaren Sarietan, azken aldiz 2022an, Ane filmarengatik. 2001ean Euskal Aktoreen Batasunaren Sarietan Telebistako Aktore Onenaren Saria irabazi zuen, eta 2022an kategoria berean izendatu zuten Intimidad telesailagatik.

Bizitza aldatu

Ermuan jaio zen 1978an. Hamasei urte zituela, antzerki- eta ikus-entzunezko proiektuetan lehen paperak lortu zituen. Hemezortzi urterekin Ramon Barearen antzerki konpainian sartu zen. Ordutik, ikus-entzunezko ehun ekoizpen baino gehiagotan lan egin du, baita ehundik gora antzerki-produkziotan ere.

2020an Ane filmeko protagonista izan zen Patricia López Arnaizekin batera. Filmak bost izendapen jaso zituen Goya Sarietan, tartean Film Onenaren Saria, eta hiru Goya irabazi zituen.

2021ean, Ana Murugarrenek zuzendutako García y García filmeko protagonista izan zen, José Mota, Pepe Viyuela eta Jordi Sánchezekin batera.

Pabellon 6 proiektuaren sortzaileetako bat da.

Bizitza pribatua aldatu

Gaur egun Bilbon bizi da. Olatz Ganboa aktorearekin bikote harremana dauka eta elkarrekin alaba bat dute. 2016an berak eta Losadak Los amantes del Casco Viejo antzeztu zuten. Etxekoak telesaila ere elkarrekin grabatu zuten, ETB1en, 2020an COVIDen pandemiak eragindako konfinamendu betean. Border collie bat du, Kea izenekoa.

Ana Murugarren zinemagilearekin harreman estua du, eta berak azaldu duenez, Losada bere film guztietan agertzen da. Ramon Barea aktorearekin ere harreman estua du, Losadak bere lagun eta mentore jotzen baitu.

Filmografia aldatu

Zinema aldatu

Telebista aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.