Mikel Lertxundi

eskultore euskalduna

Mikel Anjel Lertxundi Argoitia (Berriatua, Bizkaia, 1951ko urtarrilaren 29a) bizkaitar eskultorea da. Mikel Lertxundi izena erabiltzen du berak.[1]

Mikel Lertxundi
Bizitza
JaiotzaBerriatua1951ko urtarrilaren 29a (73 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakeskultorea
lertxundi.eu
Eskultura Berrizen, Ataria.

Biografia aldatu

Alemanian, Estatu Batuetan eta Japonian bere ezagutzak zabaltzen aritu ostean, berriro ere Euskal Herrira itzuli zen. Bere lanetan harria, burdina eta zura dira nagusi, eta era orekatuan azaldu nahi ditu bere lanetan. Euskal Herri osoan zehar zortzi urteko bira bat egin ostean, Euskaradun arte unibertsala liburua kaleratu zuen. Maribel Aiertzarekin ezkonduta dago.

Liburuak aldatu

  • Euskaradun arte unibertsala, 1988, ISBN: 978-84-404-2662-8
  • Lertxundi espazioa lurra denbora, 2019. Maribel Aiertzarekin elkarlanean prestatuta.

Erreferentziak aldatu

  1. Aurkezpena | MIKEL LERTXUNDI. (Noiz kontsultatua: 2019-07-25).

Kanpo loturak aldatu