Mika urkabean 1568ko ohol gaineko olio-pintura da, eta Flandesko Errenazimenduko Pieter Bruegel Zaharrak margotu zuen.

Mika urkabean
Jatorria
Sortzailea(k)Pieter Bruegel Zaharra
Sorrera-urtea1568
IzenburuaLandschap met dansende boeren en een ekster op een galg / De ekster op de galg , De dans onder de galg
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura
Dimentsioak46 (altuera) × 51 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass44G321(GALLOWS)
Kokapena
LekuaHessian State Museum Darmstadt (en) Itzuli
BildumaHessian State Museum Darmstadt (en) Itzuli
InbentarioaGK 165
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Hessen
Gobernu-eskualdeDarmstadt
HiriaDarmstadt

Irudiaren deskribapena aldatu

Margolanean basoko soilune bat agertzen da eta, bertan, lau baserritarrek dantza egiten dute dultzainaren doinuaz. Aldamenean, berriz, urkabe bat dute koadroaren erdian, eta margolana bitan zatitzen du, konposizio manieristetan bezala, eskuina "irekiago" agertuz eta ezkerria, berriz, "itxiagoa", eta margolanaren ia erdian, mika.[1]  Urkabeak "ezinezko objektu" baten traza hartzen du, Penrose triangelu antzeko zerbait, zutoinen oinarriei eta argiztapen kontraesankorrari erreparatzen badiegu.

Beste mika bat urkabearen oinarrian dago pausatuta. Gizon batek, ezkerrean aurrealdean, kaka egiten du itzalean, beste batzuek hiru dantzariei begira dauden bitartean. Eskuinean, gurutze bat dago, atzean ur-errota bat duela. Atzealdean haran baten ikuspegia zabaltzen da ibaiaren inguruan, ezkerrean hiri bat eta mendi-harkaitz batzuen gainean gaztelu bat, baita dorre bat ere haitz-azaleramendu baten gainean eskuinean, eta urrutiko mendiskak eta zerua. Dantzarien atzean, elkar txirikordatzen duten bi zuhaitz berezi agertzen dira, Bruegel Zaharrak lehenago erabilitako gai bat. Sakonera-sentsazioa emateko, aurrealdeko marroi ilun trinkoak erdibideko berdeetara aldatzen dira distantzia erdian, eta urdin eta gris argietara atzealdean.

Ahozko tradizioarekiko lotura aldatu

Brugelek margolana sortu zuen Fernando Álvarez de Toledo, Albako 3. dukea, Herbehereetara heldu eta hurrengo urtean (duke hori Espainiako errege Filipe II.ak bidali zuen herbeheretarren errebolta zapaltzeko). Urkabeak doktrina protestante berria aldarrikatzen zutenentzako exekuzio-mehatxua eman dezake aditzera. Margolanak, gainera, herbeheretarren esaera zahar batzuei ere egiten bide die erreferentzia: nederlanderako atsotitz batek urkabean kaka egin eta, aldi berean, dantzatzea aipatzen du, estatuari iseka egiteko modu bat.[2] Mikari ere egiten dio erreferentzia, mikak kontakatiluen adierazletzat baitzeuzkaten, eta zurrumurruak urkamendira omen zeraman.[2] Bestalde, urkaberako bidea zelai atseginetatik doalako ideia dago.[3]

Iraupena aldatu

Ez da ezagutzen zergatik edo norentzat margotu zen lan hau. 1568ko data duenez, hau da Bruegelen azkenetariko margolana, hura 1569an hil baitzen.[2] Bruegelek emazteari eskatu zion heriotzaren orduan bere margolan batzuk erre zitzala, baina Mika urkabean harentzat gorde zezala.[3] Darmstadteko Hessisches Landesmuseumen dago.

Erreferentziak aldatu

  1. Early Netherlandish painting, Volume 4 of Collections of the National Gallery of Art Systematic Catalogue, Cambridge University Press, 1986, [[:en:Special:BookSources/0894680935|ISBN 0894680935]], 32. or.
  2. a b c Painting life: the art of Pieter Bruegel, the Elder, Robert L. Bonn, 2006, ISBN 1-884092-12-8, 106. or.
  3. a b The Last Flowering of the Middle Ages, Baron Joseph Van Der Elst, Kessinger Publishing, 2005, ISBN 1-4191-3806-5, p.114

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

ISBN 9780870999901.. (7. irudia)