Miguel Indurain

txirrindulari nafarra

Miguel Indurain Larraia (Atarrabia, Nafarroa Garaia, 1964ko uztailaren 16a) txirrindulari profesional ohia da, historiako kirolari onenetakoa. Frantziako Tourra bost urtez jarraian irabazi zuen (1991tik 1995era), eta Italiako Giroa bitan (1992 eta 1993). 1992an kiroletako Asturiasko Printzea saria[1] eman zioten.

Miguel Indurain

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiguel Induráin Larraya
JaiotzaAtarrabia1964ko uztailaren 16a (59 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Movistar Team (ikaslea)1984ko irailaren 7a-1984ko abenduaren 31
Movistar Team 1985-1996
 
Pisua76 kilogramo
Altuera188 zentimetro
Jasotako sariak

Kirol ibilbidea aldatu

Zortzi urtez C.C.Villavés amateur taldean aritu eta gero, 1984an egin zen txirrindulari profesional, Reynolds taldearekin kontratua sinatzean.

1985ean lehen aldiz Frantziako Tourrean[2] parte hartu zuen, eta Espainiako Vueltan elastiko horia jantzi zuen lau egunez.

Hurrengo urteetan, Frantziako Tourrean bere taldekide Pedro Delgado, 1988ko irabazlea, laguntzen aritu zen. 1989an Paris-Niza irabazi duen lehen euskal txirrindularia izan zen eta Tourreko lehen etapa garaipena lortu zuen.

Bere lehen Frantziako Tourra 1991n irabazi zuen, erlojupeko bi etapa garaipen lortu ondoren. Aurretik Espainiako Vueltan bigarren postua lortu zuen. 1992an etapakako bi bira handiak, Frantziako Tourra eta Italiako Giroa, irabazi zituen: Italiako Giroa irabazten zuen lehen euskalduna izan zen. Gauza bera lortu zuen 1993an.

 
Miguel Indurain, 1993ko Frantziako Tourrean

1994an Tourra irabazi zuen laugarren aldiz jarraian, baina Italiako Giroan Eugeni Berzin Errusiarrak garaitu zuen. Urte bereko irailean Orduko Errekorra lortu zuen, Chris Boardmanek zuen aurrekoa gaindituz eta berria 53.040 km-an utzirik. Proba horretarako Espada izeneko bizikleta iraultzaile eta modernoa erabili zuen. Hala ere, hilabete geroago Tony Rominger suitzarrak marka hobetu zuen. 1995ean bere azken Frantziako Tourra (bosgarrena jarraian) eta munduko erlojupeko txapelketa irabazi zituen.

Bere azken denboraldian ez zuen bere nahi nagusia lortu, hots, seigarren Tourra irabaztea, hamaikagarren postuan geratu baitzen. Atlantako Joku Olinpikoetan[3] erlojupeko proban urrezko domina lortu zuen. Haren azken lasterketa Espainiako Itzulia izan zen, baina Covadongako aintziretan helmuga zuen etapan erretiratu zen.

1997ko urtarrilaren 2an iragarri zuen txirrindularitzari agur esango ziola.[4][5]

Kirol lorpenak aldatu

1983

1984

1985

1986

1987

1988

1989

1990

1991

1992

1993

1994

1995

1996

Itzuli handiak aldatu

Itzuli handia 1984 1985 1986 1987 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996
Italiako Giroa 1. 1. 3.
Frantziako Tourra UT UT 97. 47. 17. 10. 1. 1. 1. 1. 1. 11.
Espainiako Vuelta 84. 92. UT UT UT 7. 2. UT

Beste itzuliak aldatu

Itzulia 1984 1985 1986 1987 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996
Paris-Niza 42. 1. 1. 3. 35.
Tirreno-Adriatiko 43.
Kataluniako Volta 1. 1. 1. 4.
Euskal Herriko Itzulia 22. 3. 54.
Romandiako Tourra 2. 15. 35.
Dauphiné Libéré 1. 1.
Suitzako Itzulia 10.

Klasikoak, txapelketak eta Olinpiar jokoak aldatu

Lasterketa 1984 1985 1986 1987 1988 1989 1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996
Milan-San Remo 43. 124. 167. 123. 31. 132. 115.
Amstel Gold Race 19. 72. 31. 26.
La Flèche Wallonne 40. 7. 4. 17.
Lieja-Bastogne-Lieja 10. 12. 4. 51.
Donostia Klasikoa 28. 6. 36. 1. 14. 41. 9. 12.
  Olinpiar Jokoak (errep.) UT X X X 26.
  Olinpiar Jokoak (erlojup.) X X X 1.
  Munduko txapelketa (errep.) 64. UT UT 12. 3. 6. 2. 2.
  Munduko txapelketa (erlojup.) X X X X X X X X X X 1.
  Espainiako errepideko txapelketa 3. 1. 2.

: Ez zuen parte hartu
UT: Utzi, ez zuen amaitu
X: Ez zen jokatu

Fundazioa aldatu

1998an sortutako Fundación Miguel Induráin izeneko elkartearen ohorezko presidentea da. Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Batzorde Olinpikoak bultzatua da, eta helburu nagusitzat probintziako goi-mailako kirolariak sustatzea du.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Miguel Indurain, Premio Príncipe de Asturias. .
  2. Palmarés de Miguel Indurain. .
  3. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1997-01-03). «El ciclismo según Miguel Induráin» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  4. «DEPORTES | Ciclismo. Miguel Indurain anuncia su retirada aunque dice estar 'en condiciones de lograr un sexto Tour'» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  5. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1997-01-03). «Induráin dice adiós solo y cansado» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).

Kanpo estekak aldatu



Aurrekoa
Greg LeMond
Frantziako Tourraren irabazlea
1991, 1992, 1993, 1994 eta 1995
Ondorengoa
Bjarne Riis