Michelangelo Pistoletto

Michelangelo Pistoletto (Biella, Vercelli, Italia, 1933ko ekainaren 25a -) italiar margolaria da.

Michelangelo Pistoletto

(2012)
Bizitza
JaiotzaBiella1933ko ekainaren 25a (90 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakartista, margolaria, eskultorea, grabatzailea, installation artist (en) Itzuli eta artista grafikoa
Jasotako sariak
KidetzaAccademia di San Luca
MugimenduaArte Povera (en) Itzuli

pistoletto.it
IMDB: nm0685579 Discogs: 2941199 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Aitaren lantegian hasi zen margolaritzarekin harremanetan, koadro zaharrak konpontzen eta eraberritzen. Lehenengo lanak olio-pinturan egindako autoerretratuak izan ziren.

1962an jarri zituen erakusgai lehenengo Quadri specchiantiak: arte dinamikoa sortu zuen hala, koadroen gainaldean irudiak islatuz eta ikuslea unean-unean obran parte hartzera bultzatuz.

1966an, Oggetti in meno izenburuko instalazioa aurkeztu zuen: objektuak ez ziren garai batean edo jatorrian izan zirenaren parte edo hondarrak besterik. 1968an, Arte Povera delako mugimenduaren lehenengo erakusketan parte hartu zuen, baina beti nabarmendu da artista independente gisa. Arte garaikidearen hizkuntza-berrikuntzaren protagonista nagusietako bat da.

Erakusketa ugari prestatu ditu, erakusteko sorkuntza artistikoa ez dela irudi mugiezin batera murrizten eta azpimarratzeko arte-lanak elkarreragina izan behar duela inguruko ezaugarriekin.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michelangelo Pistoletto