Michel le Basque

Euskal Pirata

Mixel Etxegorria, frantsez ezizenez Michel le Basque (Donibane Lohizune - ?) XVII. mendeko pirata lapurtarra izan zen. XVII. mendearen erditsuan Karibe itsasoaren kostaldeetan aritu zen, bere aliatu François l'Olonnais (izena Jean-David Nau zuen eta Sables d'Olonnekoa zen) lagun zuela.

Michel le Basque

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMichel Etchegorria
Jaiotza?
Herrialdea Nafarroa Beherea
Heriotza?
Jarduerak
Jarduerakkortsarioa eta pirata
Izengoitia(k)Michel Le Basque

Bizitza aldatu

Bukanero gisa hasi zen, Santo Domingo inguruetan ehizatutako haragia ondu eta kolonoei, korsarioei eta piratei salduz. 1666 urtean Margarita espainiar galeoia erasotu zuen eta harrapakin ederra bildu: milioi bat piastre. Ondoren François L'Olonnais korsarioarekin elkartu zen.

Marakaiboko arpilaketa aldatu

Balentriarik famatuena 1666 urtean egin zuen: Mixelek eta Françoisek 8 ontzi eta 650 gizon bildu eta Maracaibora jo zuten. Bidean hainbat ontzi arrapatu eta zilarrezko 300 000 thaler bildu zituzten. Gero Maracaibo erasotu zuten, garaian Karibeko portu garrantzitsua, 4 000 biztanle inguru eta 250 gizon eta 14 kanoiko goarnizioa zuena.[1] Erasoak hainbat egun iraun zuen, eta lapurtarrak 9 gizon eta espainiarrek 60 gizon galdu zituzten. Borroka gertatzen ari zen bitartean, erasotzaileek espainiar errefortzuak bidean zirela jakin zuten eta 380 gizon igorri zituzten haiek geldiarazteko. Segada bat prestatu eta garaitu zituzten. Espainiarrek 500 soldadu galdu zituzten, eta piratek 40 hildako eta 30 zauritu izan zituzten. Arpilaketan 260 000 zortziko erreal eta 100 000 koroako balioko bitxial eraman zituztela uste da.

Erasoa Cartagena de Indiasko gobernadoreak mendekatu nahi izan zuen, baina ez zuen askorik lortu. Michelek bere bila joandako hainbat itsasontzi harrapatu zuen. Kondairak dioenez, gobernadoreari eskutitz bat idatzi zion, itsasontziak bidali izana eskertzeko.[1]

1667an berriro erasotu zuen Maracaibo. Ordukoan 40 gizonek soilik hartu zuten parte erasoan, biztanle aberatsenak bahitu eta erreskatea eskatu zuen.[2][1]

Euskal Herrira itzuli zen ondoren. Ez da datu askorik ondorengo bizitzari buruz, iturri batzuen arabera Karibera jo zuen berriro 1668an eta urte hartan hil zen, eraso batean.

 
Saint-Domingue (Th. Weber, 1878)
 
François l'Olonnais (Alexandre-Olivier Exquemelin, 1678)

Euskal literaturan aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «Bertan 5 - Corsarios y piratas - Korsarioak eta piratak - Corsairs and pirates - Corsaires et pirates» bertan.gipuzkoakultura.net (Noiz kontsultatua: 2023-08-22).
  2. Rectoran Pierre, 2003 - Corsaires Basques et Bayonnais du s.XV au s.XIX. VIIe Congrès d’Etudes Basques/Eusko Ikaskuntzaren VII. Kongresua, Biarritz, Donostia, Eusko Ikaskuntza, p. 201-205

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  • Gipuzkoakultura.net, Korsarioak eta piratak http://bertan.gipuzkoakultura.net/eu/5/index_eus.php
  • Rectoran Pierre, 2003 - Corsaires Basques et Bayonnais du XVe au XIXe siècle. VIIe Congrès d’Etudes Basques/Eusko Ikaskuntzaren VII. Kongresua, Biarritz, Donostia, Eusko Ikaskuntza, 201-205
  • Jean-Baptiste Dutertre, 1667-1671 Histoirie Generale Des Antilles Habitees Par Francois. Paris, Thomas Jolly.
  • Alexandre-Olivier Exquemelin, 1678 - De Americaensche Zee Roovers, Amsterdam
  • Lugat Caroline, 2002 - Les corsaires basques et la guerre de Course classique (XVII). Zainak, 21 : 397-409
  • Merrien Jean, 1996 - Corsaires et flibustiers. Ed. L'ancre de la marine, 349
  • Joseba Aurkenerena: Mixel Etxegorria pirata donibandarra. Zuzeu.eus [1]