Michel Tremblay

idazle kanadarra

Michel Tremblay (Montreal, 1942ko ekainaren 25a) kanadar idazlea, eleberrigilea eta antzerkigilea da. Quebeceko idazle garrantzitsuenetako bat.

Michel Tremblay

Bizitza
JaiotzaMontreal1942ko ekainaren 25a (81 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkanta-idazlea, itzultzailea, eleberrigilea eta autorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0871956 IBDB: 7758
Musicbrainz: 5e9f7de6-8dd3-4df5-a338-0546916ef175 Edit the value on Wikidata

Literatura klasikoko ikasketak egiten hasi zen, baina bukatu gabe utzi zituen, linotipia batean lanean hasteko. Bere lanetan, pertsonaiak ingurune jakin batean kokatzen ditu beti: bera jaio zen auzoan eta kalean. Eleberrietan eta antzerki-lanetan Québeceko mikrokosmosa azaldu du, bera hazitako hiri eta familia-giroaren gordintasun osoarekin. Antzerkigile gisa, 1960an egin zuen debuta, Le train (Trena) obrarekin. Obra hark Quebeceko Idazle Gazteen saria irabazi zuen. Belles-Soeurs (1968, Ezkon ahizpak) obran bere lanik onena, beharbada joual hizkera erabili zuen, frantsesa eta ingelesa nahasten dituen hizkuntza-mota. Ordu arte jouala ez zen inoiz erabili antzerkian, baina harrezkero Quebeceko kulturaren ezaugarri nagusitzat erabiltzen hasi zen. Gainera, Belles-Soeurs garrantzi handikoa da, lotsarik gabe erakutsi zuelako errealitate sozialaren miseria, estalia ordu arte. Haren dramak, beraz, errealismo sozialaren barruan sar daitezke, eta kanadar frankofonoen bizitza arakatzen dute. 1973an, obra horren ingelesezko bertsioa estreinatu zen Toronton, txalo handien artean. Obra hain arrakastatsua gertatu zenez, beste bederatzi pieza idatzi zituen, Ezkon ahizpen zikloa deitu zuenaren barruan. Lanik aipagarrienak: A toi, pour toujours, ta Marie-Lou (1971, Zurea betiko, zure Marie-Lou); L'impromptu d'Outremont (1980, Kanadako burgesiaren azterketa); Albertine en cinq temps (Albertine bost alditan); Le vrai Monde? (Benetako mundua). Bestalde, antzerki-lanak idazteaz gainera, Michel Tremblayk antzerkigile handien lanak egokitu ditu: hasi Aristofanestik eta Tennesse Williamseraino. Eleberrigile gisa Chroniques du Plateau Mont Royal trilogia (1978-1982, Mont Royal ordokiko kronikak) du lanik aipagarriena.

2005ean, beste eleberri-sorta bat osatu zuen, The Cahiers (Le Cahier noir, Le Cahier rouge, Le Cahier bleu), Montrealgo Iraultza Lasaiaren (1960ko hamarkada) garaiko aldaketez diharduena.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu