Michel Gustave Édouard Mayor (Lausana, 1942ko urtarrilaren 12a) astrofisikari suitzarra da, eta irakasle emeritua Genevako Unibertsitatearen Astronomia departamentuan. 2007an hartu zuen erretiroa, baina ikertzaile lanetan segitzen du Genevako Behatokian. 2019ko Fisikako Nobel saria irabazi zuen Jim Peebles eta Didier Queloz fisikariekin batera.[1] 2010ean Viktor Ambartsumian Nazioarteko saria irabazi zuen, eta 2015ean Kyoto saria.

Michel Mayor

Observatory of Geneva (en) Itzuli zuzendari

1998 - 2004
André Maeder (en) Itzuli - Gilbert Burki (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMichel Gustave Édouard Mayor
JaiotzaLausana1942ko urtarrilaren 12a (82 urte)
Herrialdea Suitza
Hezkuntza
HeziketaGenevako Unibertsitatea
Lausanako Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Didier Queloz
Xavier Bonfils (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, astrofisikaria, astronomoa eta fisikaria
Enplegatzailea(k)Genevako Unibertsitatea
Observatory of Geneva (en) Itzuli  (1984 -  2007)
Observatory of Geneva (en) Itzuli  (1998 -  2004)
Jasotako sariak
KidetzaFrantziako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Accademia delle Scienze di Torino
Nazioarteko Astronomia Elkartea
exoplanets.ch…

1995ean, Didier Queloz astronomo suitzarrarekin batera, 51 Pegasi b aurkitu zuen, eguzkiaren antzeko izar bat orbitatzen duen lehen exoplaneta, 51 Pegasi. eta 2019ko Fisikako Nobel saria jaso zuen "eguzki erako izar bat orbitatzen duen exoplaneta bat aurkitzeagatik".

Mayor Fisikan lizentziatua da Lausanako Unibertsitatean (1966) eta Astronomian doktorea Genevako Behatokian (1971). Haren tesiak ere bazuen artikulu bat, "Saioa izarrek zelako propietate zinematiko dituzten eguzki baten inguruan: lotura posiblea egitura espiral galaktikoarekin". 1971ean ikertzaile izan zen Cambridge Unibertsitateko Astronomia Institutuan. Ondoren, seihileko sabatikoak igaro zituen Europaren Hegoko Behatokian (ESO) Txileko iparraldean, eta Hawaiiko Unibertsitatearen Astronomia Institutuan.

Ikerkuntza aldatu

Mayorrek beti erakutsi du interesa Eguzki sistematik kanpoko planeten inguruan, exoplanetetan alegia, instrumentazioan, izar bikoitzen propietate estatistikoetan, cluster globularren dinamikan, galaxien egituran eta zinematikan.

Bere tesia amaitutakoan, Mayorrek erabaki zuen espektrografo berezi bat garatzea, CORAVEL, izarren lastertasun erradiala neurtzeko. "Han hasi zen nire interesa izarren zinematikan", esan zuen, bere curriculum vitaeko informazioaren arabera.

Antoine Duquennoy bere lankidearekin batera, ikertu zituen eguzkiaren antzeko izarren kide masa gutxikoak, eta emaitzak Astronomy and Astrophysics aldizkarian argitaratu zituen, eta artikulua bihurtu zen inoizko aipatuenetako bat aldizkariaren lehen 40 urteko historian.

 
Didier Queloz eta Michel Mayor La Silla behatokian, Txilen (2012).

Michel Mayor eta Didier Queloz ikertzaileek, azken hau artean doktore-ikaslea Genevako Unibertsitatean, izarren mugimenduak zehaztasun handiagoz neurtzeko metodoak eta tresnak garatu zituzten, besteak beste ELODIE izeneko espektrografo bat. Eta horri esker 1995ean 51 Pegasi b exoplaneta aurkitu zuten. Aurkikuntza horrek garai hartan zeuden ideiak irauli zituen. Izan ere, espero zitekeen baino askoz handiagoa zen. Gutxi gorabehera Jupiterren tamaina zuen (Lurra baino 1.300 aldiz handiagoa), eta, garaiko jakintzaren arabera, halako gasezko erraldoiak sistemako izarretik urrun sortzen ziren, eta, beraz, orbita oso luzeak izaten zituzten. Jupiterrek, esaterako, 12 urte inguru behar ditu Eguzkiaren inguruan buelta osoa emateko. 51 Pegasi b planeta, ordea, oso gertu zegoen 51 Pegasi izarretik, eta lau egun baino ez zituen behar haren inguruan buelta bat emateko. Horrek, guztiz harrituta utzi zituen exoplaneta-ehiztariak.[2]

Berehala hasi ziren exoplaneta gehiago aurkitzen, eta dagoeneko 4.000 exoplaneta aurkitu dira, eta ikusi da izugarrizko dibertsitatea dagoela tamainetan, formetan eta orbitetan. Exoplaneta horietatik Mayorrek eta bere laguntzaileek identifikatu dituzte 200. Hala ere, bere taldea kontzentratu da planeta txikiagoak ikertzen, “super-lurrak”, Lurraren masa antzekoagoak. 2003an, hark sortutako azken tresna behatzailea, High Accuracy Radial Velocity Planet Searcher (HARPS) delakoa, online jarri zen Europako Hegoko Behatokiaren telekospioan, Txileko La Silla Behatokian, eta horrek aukera eman zuen lastertasun radialak zehatzago neurtzeko.

2007an, bera izan zen lehenetakoa zientzialari europarren artean Gliese 581 c aurkitzen, Eguzki sistematik kanpoko lehen exoplaneta, izar baten eremu bizitzeko moduko batean kokatua. Aurkikuntza egin zen La Silla Behatokian, Txilen, 3,6 m.ko teleskopioan, HARPS tresna erabilita.

2009an Mayorrek eta bere taldeak aurkitu zuten orain arte aurkitutako exoplanetarik arinena, Gliese 581 e.

Sariak eta ohoreak aldatu

1998ko abuztuan Marcel Benoist saria jaso zuen bere lanagatik. 2003an bertako administrazio kontzeiluko kidea zen. 1998an Jules Janssen saria jaso zuen, Frantziako Astronomia Elkarteak emanda.

2000. urtean Balzan saria jaso zuen. Lau urte geroago, Albert Einstein domina jaso zuen. 2005ean, Astronomiako Shaw saria jaso zuen, Geoffrey Marcy astrofisikari estatubatuarrarekin batera. 2004an Frantziako Ohorezko Legioko zaldun izendatu zuten.

Pierre-Yves Frei-rekin batera, Les Nouveaux mondes du Cosmos liburua idatzi zuen, Kosmosaren mundu berriak, (Seuil, 260 orrialde), zeinari Haute Maurienne-ko Astronomia Festibalak 2001eko Astronomia-liburua saria eman zion.

Zortzi unibertsitatek izendatu dute Mayor ohorezko doktore: Katholieke Universiteit Leuven (Belgika), 2001; Swiss Federal Institute of Technology Lausanan (EPFL) (2002); Federal University of Rio Grande do Norte (Brasil), 2006; Uppsala University (Suedia), 2007; Paris Observatory (Frantzia), 2008; Université Libre de Bruxelles (Belgika), 2009; University of Provence (Marseille, Frantzia), 2011, Université Joseph Fourier (Grenoble, Frantzia), 2014.

2011n Mayorrek jaso zuen BBVA Fundazioaren Jakintzaren Mugak saria (Didier Queloz bere ikasle ohiarekin batera) astronomiarako tresnak eta teknika esperimentalak garatzeagatik, zeinei esker posible baita planetak behatzea eguzki tankerako izarren inguruan. 2001ean Michel Ory astronomo amateur suitzarrak asteroide bat izendatu zuen haren omenez, 125076 Michelmayor.

2015ean Errege Astronomia Elkarteak Urrezko domina eman zion. 2017an Fisikako Wolf saria jaso zuen. 2019an berari eta Didier Quelozi eman zitzaien Fisikako Nobel sariaren erdia, 51 Pegasi b exoplaneta antzemateagatik.[3]

Partehartzea elkarte profesionaletan aldatu

  • Bederatzi urtez Saas-Fee Ikastaro Aurreratuen antolatzaile eta argitaratzailea, Suitzako Astrofisika eta Astronomiako Elkarteak antolatuta.
  • Europhysics News aldizkariaren Erredakzio kontseiluko kidea (1985-90)
  • Suitzaren ordezkaria (ESA) Europako Espazio Agentziaren Astronomia lantaldean (1985-87)
  • Lehendakaria Nazioarteko Astronomia Batasunaren 33. batzordekoa: “Sistema galaktikoaren egitura eta dinamika” (1988-91)
  • Lehendakaria Suitzako Astrofisika eta Astronomiako Elkartekoa (1990-1993)
  • IAU Bioastronomia batzorde antolatzaileko kidea (1997-2003)
  • Suitzaren ordezkaria Europako Hegoko Behatokiaren kontseiluan (2003-07)
  • IAUren exoplaneten inguruko batzordeko lehendakaria (2006-09)
  • Europako Zientzia Akademiako kidea (2004)
  • Frantziako Zientzia Akademiako kide atzerritarra (2003)
  • Ohorezko bekaduna Britainia Handiaren Errege Astronomia Akademian (2008)
  • Atzerriko kidea AEBetako Zientzia Akademia Nazionalean (2010)
  • Atzerriko kidea AEBetako Arte eta Zientzia Akademian (2010)

Erreferentziak aldatu

  1. Lorenzo, Uxue Gutierrez. «Fisikako Nobel saria James Peebles, Michel Mayor eta Didier Quelozentzat» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-09).
  2. «Fisikako Nobel saria, unibertsoaren eboluzioa ulertzeko ekarpenei eta lehen exoplaneten aurkikuntzari - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-09).
  3. (Ingelesez) Devlin, Hannah; Sample, Ian. (2019-10-08). «Nobel prize in physics awarded to cosmology and exoplanet researchers» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2019-10-09).

Kanpo estekak aldatu