Michel Leiris (Paris, Frantzia, 1901eko apirilaren 20a - Saint-Hilaire, Frantzia, 1990eko irailaren 30a) frantsesezko idazlea eta etnologoa izan zen. 1924an mugimendu surrealistako kide egin eta Max Jacoben eraginpean Simulacre (Itxurak egin) lehen olerki-liburua argitaratu zuen. 1920ko hamarkadan idatzi eta 1946an argitaratutako Aurora bere eleberri bakarrean ere antzematen zaizkio surrealismoaren zantzuak. 1931n Afrikara joan zen etnologia-talde bateko idazkari gisa, eta urte batzuk geroago Antillak, Txina eta Kubara ere joan zen. Bidaia haien emaitzak dira, besteak beste, L´Afrique fantôme (1934, Afrika mamua) eta Cinq études d´ethnologie (1969, Bost etnologia ikerketa) saiakerak. Psikoanalisiak eraginda, L´âge d´homme (1939, Gizonaren adina) eta La reglè du jeu (Jokoaren araua) zikloa osatzen dute Biffures (1948, Ezabaketak), Fourbis (1955, Txikikeriak), Fibrilles (1966, Izpitxoak) eta Faible bruit (1976, Zarata ahula) liburuak idatzi zituen, autobiografiari tankera berri bat emanez. Aipagarriak dira, halaber, literaturgintza-zeremonietako errituekin parekatzen duten obrak: Le sacré dans la vie quotidienne (1938, Sakratutasuna eguneroko bizitzan) edota De la littérature considerée como une tauromachie (1964, Literatura tauromakiatzat hartua). Hil ondoren, Leirisen Journal (1992, Egunerokoa) argitaratu zen.

Michel Leiris

Bizitza
JaiotzaParisko 16. barrutia1901eko apirilaren 20a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaSaint-Hilaire1990eko irailaren 30a (89 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Louise Leiris (en) Itzuli
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaLycée Janson-de-Sailly (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, idazlea, etnologoa, poeta, eguneroko-idazlea, etnografoa eta bildumagilea
Jasotako sariak
KidetzaCollege of 'Pataphysics (en) Itzuli
Mugimenduasurrealismoa

Find a Grave: 7683 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu