Michael Laudrup (Frederiksberg, 1964ko ekainaren 15a - ), Danimarkak izan duen futbol jokalari loriatsuena izan da. Bere kirolari bizitzaren gailurra Juventus FCrekin hasi zen Italian eta ondoren Espainiako Ligan jarraitu zuen Futbol Club Barcelona eta Real Madrilekin jokatzean. Honetaz gain Danimarkako futbol selekzio nazionalarekin 1992. urteko Eurokopa eta 1995. urteko FIFA Konfederazio Kopa irabazi zituen.

Michael Laudrup

Bizitza
JaiotzaFrederiksberg1964ko ekainaren 15a (59 urte)
Herrialdea Danimarka
Familia
AitaFinn Laudrup
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSchneekloths Skole (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Al-Rayyan /
Denmark national under-17 football team1980 / 198042
Denmark national under-19 football team1980 / 19811912
Kjøbenhavns Boldklub1981 / 1982143
Denmark national under-21 football team1982 / 198220
Brøndby IF1982 / 19833824
Danimarkako futbol selekzio nazionala1982 / 199810437
Juventus FC1983 / 1983
SS Lazio1983 / 1985609
Juventus FC1985 / 198910216
Bartzelona Futbol Kluba1989 / 199416749
Real Madril1994 / 19966212
Vissel Kobe1996 / 1997156
Amsterdamgo Ajax1997 / 19982111
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Pisua71 kilogramo
Altuera183 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm0997327 FIFA: 44298 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Kopenhage inguruko klubetan jokatzen hasi zen, hasieran Kjøbenhavns BK taldean eta ondoren Brøndby IFn. Brøndbyn urteko jokalari onena aukeratu zutenean Juventusek fitxatu eta Italiara joan zen. Hasiera batean Lazion utzita egon bazen ere, Europa osoan famatu egingo zuten zenbakiak lortu zituen Juventusekin, hala nola 102 partidu jokatu eta 16 gol sartu. Denbora horretan Italiako liga bat (1985-86) eta Kopa Interkontinentala (1986) irabazi zituen.

Espainiako Ligara salto egin zuen orduan, bertan zebiltzan bi klub handienetan (Futbol Club Barcelona eta Real Madrilen) jokatuz. UEFAko Txapeldunen Liga bat (Barça), Espainiako bost liga (Barçarekin 4 eta Real Madrilekin 1) eta Kopa bat (Barça) irabazi zituen.

Bere azken taldeak Vissel Kobe japoniarra eta Amsterdamgo Ajax izan ziren, azken honekin Herbehereetako liga bat irabazi zuelarik.

Entrenatzaile ibilbidea aldatu

Brøndby IFn hasi zuen bere entrenatzaile ibilbidea (2002-2006), ondoren Getafen (2007-2008), Moskuko Spartak (2008-09) eta RCD Mallorca (2009- ) entrenatu dituelarik besteak beste. Gaur egun Premier Leagueko Swansea City talde galestarra entrenatzen ari da.

Palmaresa aldatu

Nazioarteko txapelketak:

Herrialdeetako ligak:

Danimarkako selekzioan:

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michael Laudrup