Thomas Michael Bond (Newbury, Berkshire, 1926ko urtarrilaren 13aLondres, 2017ko ekainaren 27a) britaniar idazlea izan zen.

Michael Bond

Bizitza
JaiotzaNewbury (en) Itzuli1926ko urtarrilaren 13a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaPaddington eta Londres2017ko ekainaren 27a (91 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaElvian School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, haur literatura idazlea, gidoilaria, autobiografialaria, kameraria eta argazki-zuzendaria
Enplegatzailea(k)BBC
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Royal Air Force

IMDB: nm1286491 Allmovie: p530457
Last fm: Michael+Bond Musicbrainz: b1f317c0-46f4-4ae1-ace1-faffe172f47d Discogs: 1200405 Allmusic: mn0001471394 Find a Grave: 180822091 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Thomas Michael Bond 1926ko urtarrilaren 13an jaio zen, Berkshiren. Reading herrian eman zuen haurtzaroa eta trenzale porrokotua bilakatu zen. Han bertan tren geltokia sarritan bisitatzen zuen eta Cornish Riviera Express trenaren ibilaldiaren lekukoa izatea gustatzen zitzaion. Bere aita posta bulegoaren zuzendaria izan zen2 Lehen ikasketak Presentation Collegen egin zituen, Reading bertan. Han bizi izandako esperientzia dohakabea izan zen. 14 urterekin, bere gurasoen nahiaren kontra eskola alde batera utzi zuen. Bere lehen lanbideak idaketaren mundutik urriuti topatu zituen: lehenik, abokatu baten bulego batean urtebete eman zuen. Beranduago ingeniari baten laguntzaile BBC konpainian2

Bigarren Mundu Gerran, 1943ko otsailaren 10ean bere herriko bonbardaketatik bizirik atera zen, galera anitz pairatu baziren ere.[4][5] 17 urterekin bolondres alistatu zen Royal Air Force britanian armadan, denboraldi laburra azkenean, zorabiatu egiten bait zen [6]. Horrexegatik erregimentutik aldatu zen eta 1947 arte Middlesex izeneko erregimenduan zerbitzua bete zuen.[7] Bi aldiz ezkondu zen. Lehenik, hogei urte bitartean 1950-1970,Brenda Mary Johnsonekin eta bigarrenik 1981ean Susan Marfrey Rogersekin. Bi semealabak izan zituen in Londresen bizi zen Paddington geltokitik gertu, non bere lan literario ezazunenak kokatu zituen.[8][20]

2017ko ekainaren 27an hil zen Londresen,91 urterekin, eta urte berean Paddington 2. filmaren estrenaldia bere omenez egin zen[21]

Ibilbide profesionala aldatu

1945. urtean, armadarekin El Cairon egonaldi batern bitartean, idazlea izateko pentsamendua izan zuen, momentu horretan idatzi eta publikatu zuen bere lehenengo istorioa London Opinion aldizkariari. 9 ginea ordainsaria kobratu ondoren idazlea izatea erabaki zuen.[1] 1958. urtean BBC konpaniarako laburmetrai batzuk produzitu zituen, ata kamara bezela BBC telebistan aritu ondoren, bere lehenengo liburua A Bear Called Paddington, argitaratu zuen.

Paddington Hartzaren bildumaren hasiera izan zen. Ezkutuko Txiletik Londresera iritsiko da Paddington, bere izeba Lucyren aholkua jarraituta. Paddington geltokian Brown familiarekin egingo du topo eta geroztik geltokiaren izena hartu eta familian adoptatua geratu zen.[7]

Lortutako arrakastarekin Bond, 1965. urtean BBC konpainia utzi eta idazterik bizi zen.[8]

Paddington bildumak 35 milioi liburu saldu ditu, 40 hizkuntzetan itzuli da eta 20 lurraldetan argitaratuta izan da Liburua oinarria dituzte beste sormen lanak (musika, pelikulak, ltelesailak, jokuak) eta marketing produktuak ikusterik dago .[7][9] 2007an bilduma bukatutzat eman zuen, bains 2014ean berriro abentura berri bat argitaratu zuen Love From Paddington. Paddington filmean Bond bera agertzen da Kindly Gentleman pertsonaia interpretatuz.[11] Haur literaturaren arloan beste pertsonai batzuk ere sortu ditu, Olga da Polga txerriaren abenturak, (txikitan izandako maskotan isnpiratuta) eta BBC animazio telesailak( The Herbs, 1968). Helduentzat sortu zituen ere beste bildumak: Monsieur Pamplemousse, Pommes Frites.[2]

Bondek 90 urte beteberrik zituela Reflection on the Passing of the Years idatzi zuen. Lan hau oiratzun handia hartu zuen Isabel II. erreginaren 90.urtebetetzearen ospakizunean irakurrita izateko hautatua izateagatik, St Paul's katedralean, Cathedral in June 2016ko ekainean. .[12] On 20 June 2016ko ekinean bere , StudioCanalek erosi zituen lan hauen eskubideak, horien marketing kudeaketa egin ahal izateko 2020 bitartean.[14]

lan literarioa aldatu

Paddington Hartza bilduma aldatu

Olga da Polga bilduma aldatu

Narrazioak aldatu

liburu ilustratuak aldatu

Monsieur Pamplemousse bilduma aldatu

beste liburuak aldatu

gidoilaria telebistarako aldatu

  • 1955 Simon's Good Deed (laburmetraia) BBC
  • 1957 Napoleon's Day Out (laburmetraia) BBC
  • 1958 The World Our Stage saio bat The Decoration
  • 1968 The Herbs 13 telesaio. BBC Haur publikoari zuzenduta
  • 1970-1 The Adventures of Parsley 32 saio BBC Haur publikoari zuzenduta

Sariak eta merezimenduak aldatu

  • 1997: Bere lana haur literaturaren alde aitortuta izan da, eta Officer of the Order of the British Empire (OBE) izendatu zuten. [15][16]
  • 2015: Commander of the Order of the British Empire izendatua (CBE).[17][18]
  • 2007: Uztailaren 7an Readingeko Unibertsitateak Honorary Doctor of Letters izendatu zuen.[19]

Erreferentziak aldatu

  1. .

Kanpo estekak aldatu

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Michael Bond