Metis (grekoa: Θήβη), edo Jupiter XVI, Jupiter planetaren satelite natural bat da, planetatik gertuen dagoena.

Metis (satelitea) 
Behaketa
Gorputz-gurasoaJupiter
AurkitzaileaStephen P. Synnott (en) Itzuli
Aurkikuntza-data1979ko martxoaren 4a
Aurkikuntza-lekuaVoyager 1
Honen izena daramaMetis
Orbitaren ezaugarriak
Ardatzerdi handia128.000 km
Eszentrikotasuna0,0012
Ezaugarri fisikoak
Masa120 Eg
Albedoa0,06

Ezaugarri fisikoak aldatu

Tebek forma irregularra du (60 × 40 × 34 km). Satelitearen konposizioa ezezaguna da, baina Amaltearen dentsitatea duela joz gero, Metis izotzez osatuta legoke eta % 10-15eko porositatea luke.

Gainazala kraterrez josia dago, eta iluna eta gorrizta da. Satelitearen bi hemisferioak asimetrikoak dira. Beti planetaren aurrez aurre dagoen aldearen hemisferioa 1,3 aldiz distiratsuagoa da atzealdekoa baino.

Jupiterren sateliterik barnealdekoena da Metis, eta, beraz, baita barnealdekoena ere Amaltearen taldeko lau sateliteetan. Jupiterren eraztun nagusiaren barnean dago. Errotazio-periodoa eta orbita-periodoa berdinak dira, hau da, sinkronoak dira: bere buruaren inguruan bira oso bat egiten du planetaren inguruan bira oso bat egiten duen bitartean. Beraz, aurpegi bera erakusten dio beti planetari.

Aurkikuntza aldatu

Stephen P. Synnott-ek aurkitu zuen 1979an, Voyager 1 zundak bidalitako argazkiak aztertuta. Voyager 1en irudietan, Metis puntu bat besterik ez da, baina, geroago, Galileo zundak satelitearen ia gainazal osoaren argazkiak egin zituen.

Izendapena aldatu

Metis satelite-izena mitologia grekoko Metis pertsonaian du jatorria; Metis ozeanideetariko bat zen, eta Zeusen lehen emaztea izan zen.

Hasieran, S/1979 J 3 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 1979an lehen aldiz ikusitako Jupiterren hirugarren satelitea zela. Metis behin betiko izena 1983ko irailaren 30ean eman zion Nazioarteko Astronomia Batasunak.

Kanpo estekak aldatu