Metal mendiak[1] Alemaniaren eta Txekiaren arteko mendikatea da.

Metal mendiak
Datu orokorrak
Mendirik altuenaKlínovec (en) Itzuli
Motalow mountain range (en) Itzuli, mesoregion (en) Itzuli eta mendikate
EponimoaMea
Geografia
Map
Koordenatuak50°30′N 13°00′E / 50.5°N 13°E / 50.5; 13
Honen parte daKrušnohorská hornatina (en) Itzuli
MendikateaBohemian Massif (en) Itzuli
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Saxonia
Rural district of SaxonyErzgebirgskreis
Geologia
Material nagusiaarroka sedimentario
Arroka metamorfiko
Arroka igneo
GaraiaPaleozoiko

Bohemiako mendien mugan dago, eta iparraldetik hegoaldera 160 km-ko luzera hartzen du. Hego-ekialdean 600-700 metro ingurukoak mendirik garaienak dira. Erdialdean, Txekia aldeko gailur nagusia Klinovec mendia da (1.244 m) eta Alemania aldekoa, Fichtelberg (3.983 m).

Urre-, zilar-, kobre-, wolfram- eta ikatz-mea ugari izan dira mendi haietan. Hori dela eta, Erdi Aroan alemaniar meatzari asko iritsi zen Metal mendietara lanera, eta hantxe geratu ziren. Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, alemaniarrak kanporatuak izan ziren meategien ondoko herrietatik; geroztik, hango biztanle gehienak txekiarrak dira.

Mendien arteko garraiobideak onak dira. Meak eta turismoa dira ekonomia-jarduera nagusiak.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu