Mesentzefaloa entzefaloaren enborraren segmenturik altuena da. Entzefaloaren enborreko zubia, Varolioren zubi bezala ere deitua, eta zerebeloa dientzefaloarekin konektatzen ditu. Bere luzerako ardatza aurrerantz okertzen da, eta pedunkuluak erdialdetik aldentzen dira Pacchioniren foramenetik igotzen diren heinean, dagokion garun hemisferioan sartzeko. Entzefaloaren enborraren zubiarekin duen muga ondo adierazita dago, ildo pontomensentzefalikoaren aldetik, eta, gorengo muga zintatxo optikoek adierazten dute. Silvioren akueduktua izeneko hodi estu batek zeharkatzen du, likido zefalorrakideoak betetakoa. tektumak, (sabaia), mesentzefaloaren zati dortsalean dagoena, eta tegmentuak, tektumaren azpian dagoen mesentzefalo zatiak osatzen dute. Egitura erretikulatuaren mutur errostralean, begien mugimenduak kontrolatzen dituen hainbat nukleo, akueduktuaren inguruko materia grisa (neuronen gorputz zelularrek osatutakoa), nukleo gorria (eta mugimendu sistemaren osagai garrantzitsu diren substantzia beltza) bere barnean hartzen ditu.

Mesentzefalo
Xehetasunak
Honen parteburmuina
Kokapenaenbor entzefalikoa
Konponenteakcerebral peduncle (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezmesencephalon
MeSHA08.186.211.132.659
TAA14.1.03.005
FMA61993
Terminologia anatomikoa

Honako hauek deskriba daitezke:

  • Aurreko aurpegi bat, erdialdean sakonune oso sakon bat duena, pedunkulu arteko hobia, albo bakoitzean, garunaren pedunkuluak mugaturik dagoena, honela, goiko oinarridun hiruki formako espazio bat eratuz, zintatxo optikoek eta kiasma optikoak osatua. Aurrealdeko zatian, tuber cinereuma dago, eta, atzealdekoan, odol hodi txikiak dituen zulaturiko toki bat, grisaska kolorekoa, atzealdeko substantzia zulatua izena hartzen duena, goialdean, tuberkulu mamilarrak mugatzen dutena. Garun pedunkuluaren oineko erdialdean kokaturik dagoen ildotxo batean, du jatorria, itxura batean, begi mugimenduen nerbio arruntak, edo III. burezur pareak.
  • Alboko aurpegi bat, nondik, norantza aurrealbokari batean goiko eta beheko beso konjuntibalak igotzen diren. Goiko beso konjuntibalak, aurreko tuberkulu kuadrigeminoa alboko edo kanpoko gorputz genikulatua eta zintatxo optikoekin konektatzen du. Beheko beso konjuntibalak, atzeko tuberkulu kuadrigeminoa erdiko edo barruko gorputz genikulatuarekin konektatzen du. Oso atzean, ildo sakon bat ikus daiteke, istmoaren alboko ildoa goiko pedunkulu zerebelosoaren beheko etza adierazten duena, eta garun pedunkulua bitan banatzen du: Bata aurrekoa edo oina eta, bestea, atzekoa edo kalota, hiruki formakoa eta Reilen hirukia osatzen du.
  • Atzeko aurpegi bat non, lau tuberkulu kuadrigeminoak aurkitzen diren, eminentzia biribilduak, aurreko edo goiko pareetan (ikusmen erreflexuen zentroak) eta atzeko edo beheko pareetan (entzumen erreflexuen zentroak) banatutakoak gurutze formako ildoaren aldetik, zeinen, aurrealdeko muturra, epifisiarekin erlazionatuta dagoen, eta, atzekoa, berriz hiruki formako nerbio lamina argal baten erpinarekin, goiko pedunkulu zerebelosoetan 4. bentrikuluaren aurregoiko erpinean kokatua, Vieussensen balbula deritzonarekin erlazionatzen da. Maila honetan, atzeko tuberkulu koadrigeminoaren azpialdetik du bere jatorria nerbio patetikoak, troklearrak edo IV. burezur pareak.

Kanpo estekak aldatu