Merzouga Marokoko hego-ekialdeko herri txiki bat da. Rissanitik 35 kilometrotara eta Erfoudtik 45era dago. Aljeriako muga ere oso gertu dago, 50 kilometrotara. Sahara basamortuan dago.[1]

Merzouga
giza kokalekua
Administrazioa
Herrialdea Maroko
EskualdeaDrâa-Tafilalet
ProbintziaErrachidia Province
Geografia
Koordenatuak31°05′57″N 4°00′42″W / 31.0992°N 4.0117°W / 31.0992; -4.0117
Map
Demografia

Ezaugarriak aldatu

Erg Chebbiren herri ezagunena da. Saharako erg bat da eta, ondorioz, turismo ibilbide askoren partea da. Inguruan badira beste herri batzuk: Hassilabied, lau kilometrotara, Tanamoust, hiru kilometrotara, Takoujt, 1,5 kilometrotara, Khamlia 7 kilometrotara eta Tisserdmine, 15 kilometrotara.

Biztanleak berbereak dira, neurri handi batean. Ksar Hamlian gnawa bereber populazioa dago, bestetik; ganwak garai bateko esklaboen ondorengoak dira, egun berbereak bezala onartuak. Ganwek musika berezi bat egiten dute, esklabotza garaiaren oroimena: dantzetan askatzeko prozesua adierazten dute eta musika tresna batzuk kateen soinuak simulatzen dituzte.

Merzougan Marokoko ur-naturalaren erreserba handiena dago. Nahiz eta basamortuan egon, euria egiten du eta, batzutan, uholdeak pairatu dituzte. Esaterako, 2006an hiru hildako izan ziren eta ehundaka pertsonek ihes egin behar izan zuten.

Turismoa aldatu

Herriaren aktibitate ekonomiko nagusia turismoaren inguruan antolatzen da. Herri honetatik basamortuan zeharreko ibilaldiak antolatzen dira, ezagunenak dromedarioz. Ohikoa da, esaterako, Oasi Handian gaua egitea.

Merzouga Rally Dakar Series barruan sartu ohi da. Turismo garapen hori kritikatua izan da.

4L Trophy ere herri honetara heltzen da.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu