Merton Howard Miller (Boston, Ameriketako Estatu Batuak, 1923ko maiatzaren 16a - Chicago, Illinois, 2000ko ekainaren 3a) ekonomista izan zen. Modigliani-Miller teorema asmatu zuen, italiar jatorriko Franco Modigliani ekonomistarekin batera. Teoria horren arabera, enpresa baten jardueren errentagarritasuna garrantzitsuagoa da jarduera horietarako behar dituen finantzatzea lortzeko modua baino. 1990ean, Ekonomiako Nobel saria jaso zuen, enpresa-finantzei buruzko lanengatik; Harry Markowitzekin eta William Sharperekin banatu zuen saria.

Merton Miller
Bizitza
JaiotzaBoston1923ko maiatzaren 16a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaChicago2000ko ekainaren 3a (77 urte)
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Johns Hopkins Unibertsitatea
Tesi zuzendariaFritz Machlup (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Michael Jensen (en) Itzuli
Myron Scholes
William Poole (en) Itzuli
Eugene Fama
Benjamin F. King (en) Itzuli
Hans Reiner Stoll (en) Itzuli
Allan William Kleidon (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Chicagoko Unibertsitatea
Carnegie Mellon Unibertsitatea
London School of Economics
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Swedish Academy of Engineering Sciences (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Econometric Society (en) Itzuli

Bizitza aldatu

Millerrek Johns Hopkins Unibertsitatean egin zituen ikasketak, Baltimoren. Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuetako Ogasun Sailean lan egin zuen, Erreserba Sistema Federalarentzat. 1953tik 1961era, Teknologiako Carnegie Institutuan lan egin zuen. Han hasi zen Franco Modiglianirekin lanean. Gero, eskolak eman zituen Chicagoko Unibertsitatean. Izan dituen karguen artean, aipagarria da Estatu Batuetako merkataritza-trukerako bi erakunde handienetako zuzendaritza, Chicago Board of Trade eta Chicago Mercantile Exchange erakundeetakoa, hain zuzen ere.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu