Mercedes Luzuriaga

aktore bizkaitarra

Mercedes López de Luzuriaga (Lemoiz[1], Bizkaia, 1927ko azaroaren 16a - Bilbo, 2023ko uztailaren 11) aktorea izan zen. Telebistan eta zineman lan egin zuen, eta Camera Café telesailean Asun Sampere rola jokatzeagatik da ospetsua.

Mercedes Luzuriaga
Bizitza
JaiotzaLemoiz1927ko azaroaren 16a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2023ko uztailaren 11 (95 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm2009489 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Lanbidez erizain laguntzailea izan zen Gurutzetako Ospitaleko biokimika laborategian, baina aktore izan nahi zuen berak[2]. Euskal Herrian egindako hainbat filmetan figurante gisa aritu ondoren ETB 2-ko Zoombados programan ohiko aktore gantxoa izan zen[2]. 2005ean Camera Café telesailerako hautatua izan zen eta 60 urteko bekaduna den Asun Sampereren papera bete zuen[2]. Honen jarraipena zen ¡Fibrilando! telesailean ere Asun Sampere izan zen[3], telesailak ordea ez zuen arrakastar bera lortu eta denbraldi bakarra iraun duen. Hainbat luzemetraietan ere parte hartu du eta Y comieron perdices-egatik Nafarroako Unibertsitateko bigarren mailako emakume aktore onenaren saria irabazi zuen 2009an. 2015 eta 2017an bi filmetan taldeko aktore izan da, 90 urte inguruko adina izan arren[4].

Filmografia aldatu

Filmeak aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1968 El otro árbol de Gernika figurantea
1984 Mikelen heriotza figurantea
1986 Adiós pequeña figurantea
1987 A los cuatro vientos (Lauaxeta) figurantea
1991 Todo por la pasta figurantea
1999 Sabotage! figurantea
2001 La voz de su amo figurantea
2001 Visionarios figurantea
2001 Cristal de noche Laburmetraia
2002 Odio a tu prójimo como … Laburmetraia
2002 La Torre Laburmetraia
2002 Germany Laburmetraia
2002 Terminal Laburmetraia
2002 Compro sentido común Laburmetraia
2004 Noche de bolos Laburmetraia
2004 No, neo Laburmetraia
2006 Manuela Laburmetraia
2007 La visita Laburmetraia
2008 Y comieron perdices Laburmetraia
2015 Rey gitano Taldeko aktorea
2017 Oh Mamy Blue Taldeko aktorea

Telebista aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
- Zoombados aktore gantxoa ETB 2
2005 Aquí no hay quien viva Casilda kapitulu bat
2005-2009 Camera Café Asun Sampere Ohiko aktorea
2007-2008 Esto no es serio, ¿o sí? aktore gonbidatua
2009 La tira kapitulu bat
2009 ¡Qué vida más triste! kapitulu bat
2009 Cuéntame cómo pasó kapitulu bat
2009 ¡Fibrilando! Asun Sampere Ohiko aktorea
2009 Cuéntame cómo pasó Karinaren amona kapitulu bat
2010 La que se avecina Balbina kapitulu bat
2011 Hospital Central gaixoa kapitulu bat
2012 Aída Herminia taldeko aktorea
2015 Aquí paz y después gloria kapitulu bat

Antzerkia aldatu

Urtea Filma
2005 Extraños almendros

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Muere Mercedes López de Luzuriaga, Asun de 'Camera Café', a los 95 años» La Vanguardia 2023-07-12 (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
  2. a b c (Gaztelaniaz) ««Toda mi vida suspiré por ser actriz»» El Correo 2007-12-14 (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  3. (Gaztelaniaz) Fibrilando (Serie de TV) (2009). (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  4. Txantiloi:Eu-Es «Mercedes Luzuriaga» Trauko Management 2019-09-09 (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).

Kanpo estekak aldatu