Menelik II.a

politikari etiopiarra

Menelik II.a (ge'ezez ምኒልክ), Sahle Maryam bataiatua (Ankober, 1844ko abuztuaren 17a - Addis Abeba, 1913ko abenduaren 12a), Shewako negusa izan zen 18661889 bitartean, eta Etiopiako enperadorea 1889tik 1913an hil zen arte.

Menelik II.a


Etiopiako enperadorea

1889ko martxoaren 10a - 1913ko abenduaren 12a
Yohannes IV (en) Itzuli - Iyasu V (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaAnkober (en) Itzuli1844ko abuztuaren 17a
Herrialdea Etiopia
HeriotzaAddis Abeba1913ko abenduaren 12a (69 urte)
Hobiratze lekuaAddis Abeba
Etiopiako Inperioa
Heriotza modua: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaHaile Melekot
Ezkontidea(k)Emyat Bafana (en) Itzuli
Taytu Betul (en) Itzuli  (1883 -  ezezaguna)
Seme-alabak
LeinuaHouse of Solomon (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakAmharera
italiera
ingelesa
frantsesa
Tigrinyera
Afarrera
Oromoera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Etiopia
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEtiopiako eliza ortodoxoa
Alderdi politikoabaliorik ez

Bizitza aldatu

Shevako negusaren oinordekoa zen. 12 urte zituela, gatibu hartu eta Magdalako gotorlekura eraman zuten. Hori dela-eta, Teodoro II.a enperadorearen gortean hazi zen. 1865ean, 21 urterekin, ihes egitea lortu zuen; ondoko urtean negus koroatu zuten. Europarren laguntzarekin, bere mendeko lurraldea handituz joan zen handik aurrera.

Tigray eta Amhara eskualdeak bereganatu ondoren, Etiopiako enperadore izendatu zuten 1889an. Berehala neurri berritzaileak hartu zituen: esklabotza galarazi, derrigorrezko hezkuntza ezarri, burdinbidea eraikitzen hasi... Eta ez zuen ahaztu konkistetan Italiako Erresumaren laguntza izan zuela. Italiarrei Itsaso Gorriko kostaldea eman zien eta, hala, Eritrea izan zen Afrikako lehen kolonia italiarra. Gainera, 1889ko maiatzaren 2an enperadoreak eta Pietro Antonelli kondeak, Hunberto I.a erregea ordezkatuz, adiskidetasun eta merkataritza libreko ituna sinatu zuten Wuchale hirian[1].

Itunaren lehen artikuluaren arabera, “Italiako erregearen eta Etiopiako erregearen artean bakea eta adiskidetasuna egongo da, baita bien oinordeko, ondorengo eta mendeko guztien artean ere”. 17. artikuluak, aldiz, honela zioen amhareraz idatzitako testuan: “Etiopiako erregeak Italiako erregearen gobernua erabil dezake beste botere eta gobernuekiko harremanetan”. Baina, italierazko itzulpenean, “dezake” hura “behar du” bihurtu zuten eta horrek praktikan Etiopia italiarren protektoratu izatea zekarren[1].

Menelikek “hutsegitea” salatu zuen, baina Hunberto I.ak, entzungor egiteaz gain, tropak mobilizatu zituen Etiopiako mugan. Eta bake itun hark, azkenean, gerra ekarri zuen. Gatazka 1894an piztu zen eta 1896an amaitu, etiopiarrek Aduako Gudua irabazi zutenean[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Irazustabarrena, Nagore, Baketik gerrara, itzulpena medio, Argia, 2016ko abenduak 18, CC-BY-SA lizentzia, argia.eus
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Menelik II.a