Mendillorri Iruñeko auzo bat da, hiriaren ekialdean dago. 1990ko hamarkadan sortutako hirigintza-garapenekin bat dator.

Mendillorri
Iruña,  Nafarroa Garaia

Bandera


Armarria


Map
Izen ofizialaMendillorri[1]
Sorrera1990ko hamarkada
Kokapena
UdalerriaIruña
Probintzia Nafarroa Garaia
Herrialdea Euskal Herria
Altuera494 m
Azalera1,21 km²
Demografia
Biztanleria11.089 (2020)
5.401 (49%)
5.688 (51%)
Dentsitatea9.164,46 bizt/km2
AuzotarraMendillorritar
Posta kodea31016

Iparraldean Beloso-Erripagaña auzoko artean dago, ekialdean Burlata, Uharte eta Eguesibarko artean, hegoaldean Arangurengo Mutiloa kontzejuen eta mendebaldean Lezkairu auzoen artean.

2020ko maiatzean 11 089 biztanle erregistratu zituen, horietatik 5 401 gizonak eta 5 688 emakumeak.

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Mendillorri Iruñeko hego-ekialdean dago, gune metropolitarraren hegoaldean. Auzoak Sarrigurenekin eta Iruñerriko PA-30 autobidearekin egiten du muga ekialdean eta Mutiloagoitirekin hegoaldean.

Auzoa bitan banatzen da, iparraldeko aldea, lehenago eraikia, eta ondoren altxatutako hegoaldeko zatiko blokeak.

Historia aldatu

Auzo berri hau 90. hamarkadaren hasieran eraikitzen hasi zen, erdi aroko gaztelu batetik gertu, orduan Eguesibarreko udalaren barne zegoelarik. 1995. urtean Iruñeko auzo bezala hartu zen hauteskunde baten ondorioz eta gauzak horrela Egueseko ibarretik kanpo geratu zen.

Auzoa bitan banatzen da, antzinako Badostain eta Mendillorri arteko errepidearen bi aldeetan. Auzoaren zati bati Mendigoiti eta besteari Mendillorribeiti deitzen zitzaion, bata mendixka baten gainean eta bestea beheragoko lurretan. Blokeek laukizuzen itxura dute eta lau solairuko altuera batez beste. Blokeen artean, gune berdeak eta laku handi bat eraiki ziren. Parkean, antzinako jauregia mantentzen da. Mendillorriko auzoa espainiako 90. hamarkadako proiektu handienetarikoa izan da, Nafarroako Gobernuak babestutako etxebizitzak eremu erakargarri batean integratzeko helburuarekin.

Auzo honetan 11500 pertsona bizi dira 875000 m²-ko azaleran. 1990tik aurrera, familia ugari etorri ziren auzora, beraz 2010ko hamarkadan gazte asko kontzentratzen zituen.

2020ko uztailean, auzoan COVID-19 brote masibo bat eman zen, %93an biztanle gazteei eragin ziena eta Nafarroa mailan 100.000 biztanleekiko intzidentzia dezente altxatzea lortu zuena. Auzoa deseskaladako 2. fasera atzera bueltatu zen, egun batzuetan zehar lokalen edukiera edo auzotik sartzeko zein irteteko garraioa mugatua egonez. Esan beharra dago egoera honetan gazteei deialdia egin zitzaiela PCR proben laginketa orokorrean parte hartzeko, %57,9a aurkeztuz. Osasun sailak prozesu osoaren balantze positiboa burutu zuen[2].

Zerbitzuak aldatu

Heziketa aldatu

Mendillorrin badira Haur Eskola publiko bat, beste hainbat haurtzaindegi pribatu eta Haur eta Lehen Hezkuntzako 4 ikastetxe publiko:

Mendillorri BHI aldatu

Mendillorri BHI 2007. urtean eraiki zen Mendillorrigoitin, Ustarroz kaleko 2. zenbakian. Bertan, bigarren mailako hezkuntza ematen da euskaraz (D eredua) eta gazteleraz (G eta A eredua). 2010raino DBH besterik ez zuen eskaintzen, eta geroztik batxilergoa ere egin daiteke. Horregatik, 2011an zentrua beste eraikin batekin osatu zen (Aintzira eraikina), Mendillorrigoitin ere, El Lago kaleko 13 eta 15 zenbakiak aurrean izanda. Bertan, DBHko 1. eta 2. mailako irakasketak ematen dira, eraikin zaharrean (Urak eraikina) DBHko 3 eta 4. mailak eta batxilergoa mantendu diren bitartean.

Mendillorriko Eskola Publikoa aldatu

Eskola hau, 1994 irekitakoa, auzoko zaharrena da. Lehenengo urteetan haur hezkuntzako 1. mailatik 8. EGB arte klaseak ematen ziren, orain berriz lehen hezkuntzako 6.mailara arte ematen dira, A eta G ereduan.

El Lago ikastetxea aldatu

Ikastetxe honetan haur hezkuntzako eta lehen mailako irakaskuntzak ematen dira, A eta G ereduan. Hau Mendillorri BHIren Antzara eraikinaren parean kokatutakoa.

Mendigoiti ikastetxea aldatu

Mendigoiti Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoak 250 ikasle inguru ditu. Ikasle gehienen ama hizkuntza gaztelania da, eta bigarrena eskuratzeko erabiltzen den sistema euskarazko murgilketa da. Beraz, irakaste-ikaste prozesu osoa bigarren hizkuntzaren bidez eginen da bigarren hizkuntzan gaitasuna eta ikaste prozesu egokia bermatzeko asmoz.

Irakasle gehienak (tutoreak, logopedak, orientatzaileak eta ingeles, gorputz heziketa, musika, pedagogia terapeutiko irakasleak) behin betikoak dira, eta administrazio eta zerbitzuetako langileak ere badira. Azken urteotan, Montessori hezkuntza eredua ezarri da zentruan.

Elorri Ikastetxea aldatu

Ikastetxe hau funtzionamenduan dabilen ikastetxerik zaharrena da; auzoa sortu zenetik hain zuzen ere. Orain haur hezkuntzako eta lehen mailako ikasketak ematen dira, nahiz eta hasieran (2003-2006) lehen hezkuntza besterik ez eskaini. Ikastetxe honen berezitasun bat ikasturte bakoitzaren bukaeran ospatzen den mangerada da, non ikasleak eraikineko suhiltzaile-tutuekin bainatzen diren.

Mendillorriko Civivox aldatu

Eraikin hau gutxi gorabehera Mendillorri BHIko bi eraikinen artean dago kokatua. Erakusketak, bilerak eta abar egiteko balio du, gainera, liburutegi handi bat dago; honek zenbait gauza eskaintzen ditu, hala nola, areto nagusi bat 241 personentzat, dantzatzeko aretoa, 2 tailer gela, ziber-gela bat...

Antzara eraikina aldatu

2018an eraiki zen, Mendillorriko bizilagunek haiek bultzatutako aktibitateak burutzeko espazio bat izan zezaten. Bertan, adibidez, jolasak, kirola, dantza eta abarren inguruko tailerrak burutzen dira, eta gazteek batura-gune bezala erabili ohi dute.

 
Mendillorriko ur-biltegia

Ur biltegiak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Mendillorriko ur biltegia»

1895ean, Mendillorriko muinoan bi ur biltegi eraiki zituzten; hodi bidez hor biltzen den ura Iruñera bideratzeko erabiltzen da. Geroago, 1942tik 1975era bitartean, ur biltegi zahar horren ondoan beste lau eraiki zituzten, zeregin bererako.

Azpiegituraren inguruan, hiru jolas eremu daude, pasealekuak, lorezaintza eta konpostgintza irakasteko gunea, zuhaitzak eta behatokiak.[3]

Festak aldatu

2006. urtean berreskuratu ziren, eta hemendik haurrera Mendijaiak jai batzordeak antolatu ditu. Jaiak iraileko lehenengo asteburuan izaten dira. Kontzertuak eta txozna bat dago mendillorriko behe aldean.

Horietaz gain, Olentzeroren etorrera gabonetan eta ihauteriak, Zarrakatzekin irudi garrantzitsuena bezala, dira auzoko beste ospakizun nagusiak.

Beste ospakizuna Euskal Jaia da, maiatzean ospatutako ekimena, Elorri eta Mendigoiti ikastetxeetako ikasleak batzen dituena jokoak, janaria, dantza eta abarren inguruan eraikitako egun baterako. Gainera, bi zentruetako ikasleak elkar ezagutzeko balio du institutuan bateratu baino lehen, eta bi ikastetxeen arteko etsaitasun berezi bat sortu du. Jaia Elorri eta Mendigoitin ospatzen da urtez urte. Karakteristika deigarriena ikasleek haien kurtsoaren arabera kolore ezberdina duen kamiseta janzten dutela da, erdian ikastetxe hartzaileko ikasle batek diseinatutako irudi batekin, bozkaketa bidez hautatzen dena.

COVID-19 pandemia osoan, Lakuko Festak ere ospatu ziren, 400 pertsona inguru bateratuz.

Ondarea aldatu

Auzoak hainbat eraikin historiko mantentzen ditu, eta hauen inguruan eraikiz joan da.

  • Mendillorriko jauregia: da. Jatorriko gotikoko eraikina da, ondoren XVI. mendean berreraiki zena. Mendillorriko lakuaren ertzean dago, eta auzorako azpiegitura gisa egokitu zen 1990eko hamarkadan auzo berria eraikitzearekin batera.
  • Ur-biltegiak: 1895tik Iruñako ura kudeatu du, nahiz eta ordutik zabalketa ezberdinak jasan dituen. Bere inguruan lorategi botaniko bat dago, ibilbide eta behatokiekin.
  • Tximinia: 1914ean eraiki zen, eta gaur galdu den Teja fabrikaren kea kanporatzen zuen. Adreiluz eraikita dago eta 40 metro inguruko altuera du. Gainera, auzoko bizilagunentzako ohiko bilera-puntua da.
  • Teja iturria: Bere izenak adreiluen presentzia adierazten du inguruan. Bi atal dauzka: pasabidearen sarrera, 1790koa eta Subizako akueduktuarekin konektatzen zuena; eta eta 70 metro beherago duela gutxi berritutako iturria, 1865an eraikia. [4]

Garraioa aldatu

Auzo honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren 7 linea daude:

Eskualdeko Hiri Garraioa
Hasiera Linea Amaiera
Ermitagaña 12 Mendillorri
Sarriguren 18 Zizur Nagusia
Barañain 19 Erripagaña
Bianako Printzea 20 Gorraitz
Kordobila 23 Olloki
Nafarroako Gorteak N6 Mendillorri
Taxi Iruñerria
Eremua A Eremua
Geltokiak Jauregiaren kalea (Osasun zentroa)

Pertsona ezagunak aldatu

  • Amaia Romero: Abeslaria eta Operación Triunfo 2017 leihaketaren irabazlea​. Espainiaren ordezkaria izan zen 2018ko Eurovision Abesti Lehiaketan Alfred Garcíarekin batera. 23. postuan geratu ziren, "Tu canción" (Zure abestia) kantarekin.
  • Ana Etayo Garde: Futbol salako jokalaria, Jimbee Roldán FSF taldekoa eta 2018tik espainiar selekzioaren parte dena.
  • Chill Mafia: Auzoan jaiotako hainbat kide dauzkan musika taldea, 2021an ezaguna egin zena. Euskaraz abestutako eta urban, rap, trap, hip hop eta R&B influentziak dauzkan musika da haien bereizgarri.
  • Iker Eguaras: El conquistador del fin del mundo telesailaren 18. edizioko partaidea, ETB 2n ikus daitekeen programa. 12. postuan plazaratu zen (25. kanporatua, talde bateratuaren barne) nahiz eta leihaketa osoan zehar irabazteko aukera gehienak zeuzkanen artean mantendu.
  • Oihan Sancet: Futbolari profesionala, Athletic Clubeko jokalaria eta Espainiako Sub-21 selekzioaren parte.
  • Serafín Zubiri: Nafar abeslari eta piano-jole itsua, Mendillorrin bizi dena. Aktore, aurkezle eta kirolari rolak ere bete izan ditu. Espainia ordezkatu zuen 1992ko Eurovision Abesti Lehiaketan "Todo esto es la música" (Hau guztia da musika) kantarekin, 14. postuan plazaratu zena, eta berriz 2000ko edizioan, "Colgado de un sueño" (Amets batetik zintzilik) kantarekin, 18. postua lortu zuena.

Erreferentziak aldatu

  1. https://www.pamplona.es/eu/node/15378
  2. (Gaztelaniaz) NOTICIAS/NAVARRA, DIARIO DE. (2020-07-25). «Cribado de covid a más de 1.000 jóvenes en Mendillorri» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2022-06-28).
  3. Iruñerriko Mankomunitatea: «Mendillorriko ur-biltegien paseoa», mapak dakartzan eskuorria.
  4. (Gaztelaniaz) pamplonahistorica. (2015-10-12). «La Fuente de la Teja luce de nuevo en Lezkairu.» Pamplona Histórica (Noiz kontsultatua: 2022-06-28).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea