Mendi Gorrindoleko Behatokia

Mendi Gorrindoleko Behatokia (txineraz 紫金山天文台, pinyinez: Zĭjīnshān Tiānwéntái), Zijinshan Behatoki Astronomikoa bezala ere ezaguna, Txinako Nankin hiriko Mendi Gorrindolean dagoen behatoki astronomiko bat da.

Mendi Gorrindoleko Behatokia
Kokapena
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaJiangsu
HiriaNanjing
BarrutiXuanwu Barrutia
Koordenatuak32°04′01″N 118°49′30″E / 32.06692°N 118.82497°E / 32.06692; 118.82497
Map
Altitudea267 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1928
Inaugurazioa1934
Webgune ofiziala
Behatokiaren multzoa Mendi Gorrindolean.

Behatokia sortu zenetik karguan denbora gehien eman duen zuzendaria Zhang Yuzhe (张钰哲) (Y. C. Chang) izan zen, 1950etik 1984 arte.

Behatoki honetatik 60P/Tsuchinshan eta 62P/Tsuchinshan aldikako kometak eta C/1977 V1 (Tsuchinshan) ez aldikako kometa aurkitu ziren, azken hau 1977 X kometa bezala ere ezagutzen delarik.

Asteroide ugari aurkitu dira, horien artean 2223 Sarpedon, 2260 Neoptolemus, 2363 Cebriones eta 2456 Palamedes troiar asteroideak eta 3494 Purple Mountain asteroide eponimoa.

Kanpo estekak aldatu