Mendi-oin

mendilerroen aurrean dauden muinoak

Mendi-oinak, mendi-oinaldeak edo kontrahormak, geografian, sistema orografiko handiago batetik datorren mendi baten edo mendilerro nagusi baten adarkatze sekundarioa dira. Mendi-oin bat, geografia fisikoan, mendigune, mendikate edo mendilerro altu batean zehar zabaltzen den mendilerro txikiagoaren, muinoen edo mendien multzo bat da.

Gorobelgo mendilerroaren aurrean dauden Badio, Eskorieta, Peregaina eta gorbeo mendi-oinaldeak.

Lurraren mendikateek gutxi gorabehera definitutako zuhaitz-egitura dute, eta zenbait adarkadurek ardatz nagusi bat dute. Adarkatzeak kontrahormek irudikatzen dituzten mendilerroak dira, eta ardatza mendikate nagusia da.

Adibideak aldatu

Mendi-sistema gisa, Pirinioetako mendikatearen zati dira Pirinioaurreak, eta hortik sortzen dira kontrahormak.

Hego Amerikako geografian kontrahormen adibide nabarmenak Andeetako kontrahormak dira, edo, Katalunian, Alberako mendilerroa, Pirinioetako mendikatearen jarraipena.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu