Mendebaldeko Saharako liskarrak (2020)

Mendebaldeko Saharako liskarrak 2020an, baita ere Marokoko militar interbentzioa Guergueraten gisa ezagutua, Marokoko Erresumaren eta Fronte Polisarioaren artean 2020ko azaroan piztutako gatazka armatua izan zen. Gertakizunak Guerguerat mugaren pasabidean bizi izan ziren, herrialde okupatuaren eta Mauritaniaren arteko mugan dagoen lekuan, alegia. Eskualdea desmilitarizatua da, baina Marokok armada hara bidaltzea erabaki zuen sahararren protesta bat desegiteko.

Mendebaldeko Saharako liskarrak (2020)
Mendebaldeko Saharako gatazka
Data2020ko azaroaren 13a -
LekuaMarokoko harresia
Koordenatuak21°25′34″N 16°57′31″W / 21.4261°N 16.9586°W / 21.4261; -16.9586
EgoeraIrekita
Lurralde-aldaketakMarokoko dio Guerguerateko muga bereganatu duela[1].
Gudulariak
 Maroko
Marokoko Indar Armatuak
 Mendebaldeko Sahara
Fronte Polisarioa
Buruzagiak
Maroko Mohammed VI.a
Maroko Saadeddine Othmani
Maroko Abdellatif Loudiyi
Maroko Abdelfattah Louarak
Mendebaldeko Sahara Brahim Ghali
Mendebaldeko Sahara Mohamed Wali Akeik
Indarra
Ezezaguna Ezezaguna
Galerak
Bat ere ez Ezezaguna

Aurrekariak aldatu

Marokoko armadak muga oztopatzen zuten 50 saharar kanporatzeko ekintza burutu zuen. Saharar hauek urriaren 21etik lurraldea Mauritaniarekin lotzen duen errepidea blokeatzen ari ziren. Protestaren helburua Nazio Batuen Erakundearen aurrean 1991tik Mendebaldeko Sahararen autodeterminazioaren erreferendum egin ez izana salatzea zen. Blokeoaren ondorioz ehunka kamioi geraraziak zeuden mugaren inguruan. 2020ko azaroaren 14an, Marokoko interbentzioaren ondoren, Fronte Polisarioak hautsitzat jo zuen Marokorekin 1991n sinatu zuten su-etena, eta, hortaz, larunbatean gerra egoera ezarri zuen. Aldi berean, Nazio Batuen Erakundeari esku hartzera eskatu zien.[2] Polisarioak lurralde osoan gerra-egoera ezarri zuen egun bat lehenago Marokok egin zuen erasoaren erantzunez.

Liskarrak aldatu

Fronte Polisarioak gerra egoera ezarri zuen larunbata 14an Mendebaldeko Saharan. Polisarioaren iturrien arabera, Marokoko armadaren zazpi base militarri egin zietela eraso misilez eta tiroz; gainera, «hainbat militar» marokoar hil zituela berretsi zuten. Marokok, aldiz, gezurtatu egin zuen inor hil dutenik, Efe berri agentziaren arabera. Marokoko iturri horien esanetan, Fronte Polisarioaren indar armatuek ez diete eraso egin harresian, eta gaineratu dute soilik «istiluren bat» izan dela. Ofizialki, Marokok ez du gerra oharrik eman, eta armadak ez du adierazpenik egin ostiraletik.[3]

Protestak Euskal Herrian aldatu

Mendebaldeko Saharan gerra egoera ezarri eta gatazka gogortu ondotik, Saharako herriari babesa erakusteko mobilizazio andana egin ziren Euskal Herriko hainbat tokitan, azaroaren 14an. Bilbon, Iruñean, eta Donostian, Saharan duten legez kanpoko okupazioa salatu eta autodeterminazio eskubidea gauzatu dadila eskatu zuten. Eragile askok babestu zituen protestak, eta saharar errefuxiatuek parte hartu zuten baita ere.[4]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu