Mendebaldeko Bug[1] (ukraineraz: Західний Буг, Zakhidnyy Buh; bielorrusieraz: Захо́дні Буг, Zakhodni Buh; polonieraz: Bug) Ekialdeko Europako ibaia da, Narew ibaiaren adarra. 830 kmko luzera eta 39.420 km²ko arroa ditu. Dnieper–Bug ubideak Dnieper ibaiarekin lotzen du.

Mendebaldeko Bug
Bug (pl), Західний Буг (uk)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera772 km
Geografia
Map
Koordenatuak49°53′34″N 25°01′00″E / 49.8927°N 25.0166°E / 49.8927; 25.0166
Estatu burujabe Ukraina
Oblast Voliniako oblasta
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera73.470 km²
Arro hidrografikoaNarew Basin (en) Itzuli
Ur-emaria110 m³/s
LakuakZegrze Reservoir (en) Itzuli
IturburuaPodolian Upland (en) Itzuli
BokaleaNarew

Ibilbidea aldatu

Iturburua Ukrainako Lviveko oblastan dauka. Iparralderanzko norabidea hartzen du eta 363 kilometroan zehar, Polonia-Ukraina eta Polonia-Bielorrusia nazioarteko mugak egiten ditu. Bielorrusiako Brest hirian norabidea aldatu eta mendebalderantz jotzen du Polonian barneratuz. Azkenik, Serock herritik hurbil, Narew ibaira isurtzen da.

Uholdeak aldatu

Ibaiak sarritan egin du gainezka azken 60 urtetan eta uholde handiak eragin ditu. Uholde aipagarrienak 1979an eta 1999an izan ziren.

Erreferentziak aldatu

  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2013-7-6).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mendebaldeko Bug  
  Artikulu hau Poloniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.