Greziar mitologian, Menadeak izaki jainkotiar femeninoak dira, Dioniso jainkoarekin oso estuki lotuak (Bako erromatarrentzat), Trazia eta Frigian jatorria izango zuen jainkoa. Lehen menadeak, Dionisoren hazkuntzaz arduratu ziren lamiak izan ziren, eta, beranduago, jainkoak berak bereganatu zituenak, nork erotasun mistiko bat inspiratu zien. Honek, Bakante edo Basarideen kontrako egiten ditu, menadeak imitatzen zituzten emakume hilkorrak, Dionisoren gurtza orgiastikoa egiten zutenak. Ez dago, ordea, erabateko adostasunik zentzu hauei dagokienez. Iturri askotan, Menadeak eta Bakanteak sinonimoak dira, Bakante bezala, Menadearen bertsio latindarra ulertzen delarik.

Menade
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakBakanteak
Ogibideapriestess (en) Itzuli

Literalki, Menadeak, "eldarniatzen direnak" bezala itzul daiteke. Emakume basati, eta bizitza modu kaltegarridun bezala ezagutzen ziren, eurekin arrazoitzea erabat ezinezkoa zelarik. Esaten zenez, talde errebelde edo Thiasoietan ibiltzen ziren noraezean, mendietako magaletatik. Ardoaren, misterioaren eta toxikazioaren jainko zen Dionisoren misterioek extasiraino eramaten zituen. Euren buruei, bortizkeria, odol isuri, sexu, autotoxikazio eta gorputzadar ebaketa maila handiak baimentzen zieten. Margolanetan, sarri, mahatsondo hostoz eginiko koroez irudikatzen dira, oreinkume larruz jantziak, Thirsusa eramanez, hagatxo bat, muturrean pinaburu bat zuena eta huntz edo mahatsondo hostoez apaindua, eta dantza eginez, euren lehen izaera ateraz. Uste denez, euren extasietan, esparagmos delakoa egiten zuten, euren biktimak zatietan zarrastatzea, honen ondoren, biktimen haragia gordinik jaten zutelarik (omofagia).

Orfeorenheriotzaren istorio mitikoan, Menadeek Orfeo zatitzen dute, honek, Dionisoren gurtzari ezezkoa emanez Apoloren gurtzaren mesedetan, eguzkiarekin identifikatua. Beste iturri batzuen arabera, euren misoginiagatik irainduak egiten dute, homosexualitateagatik aldatua dena. Antzerako moduan, Euripidesen Bakanteak izeneko liburuan, menadeek Penteo errege tebastarra zatitzen dute, honek, Bakoren gurtza debekatzeagatik eta honen jainkotasuna ukatzeagatik, Bako, gainera, bere lehengusua zelarik.

Hainbat idazlek (Nietzsche Tragediaren Sorreran eta Julio Cortazar Menadeak liburuan horien artean), Orfeoren heriotzaren mitoan, Apoloren eta Dionisoren printzipioen artean dagoen norgehiagoka iraunkorra ikusten dute, lasaitasuna eta orgiaren artekoa, arrazionaltasun eta senen artekoa, Orfeo bera, lira, medikuntza eta beste arte batzuen asmatzailea dena, bere buruaren suntsipena eragiten duena delarik, berak askaturiko natura indarren esku.

Kanpo estekak aldatu