Medinaceli leinua bere jatorria Gaztelako Koroan duen noblezia leinu espainiar bat da. Bere izena Medinaceli konderritik dator, Henrike II.a Gaztelakoak Bernardo Biarnokoari eman zion noblezia titulu hereditarioa. Hau Gaston Febus Foixko kondearen semea eta Isabel de la Cerda Pérez de Guzmánen senarra zena, azken hau Fernando de la Cerda, Gaztelako infantearen birbiloba zena. Elisabet I.a Gaztelakoak konderria Medinaceli dukerrira igo zuen 1479an Luis de la Cerda y de la Vegaren mesedetan, Medinaceliko V. kondea. Bere izenak Soriako probintzian dagoen Medinaceli herri gaztelarrari erreferentzia egiten dio eta Espainiako Handitasuna du 1520tik. Dukerria De la Cerda leinuan mantendu zen Aguilar-Priego leinuak jaso zuen arte, non oraindik mantentzen den. Titulu honen jabea, gaur egun, Victoria de Hohenlohe-Langeburg da, Medinaceliko XX. dukesa. Tradizionalki, Medinaceli leinuaren oinordekoak Cogolludoko markes titulua izan ohi du.

Historia aldatu

De la Cerda leinuak bere jatorria de la Cerdako infanteetan du, Alfontso X.a Gaztelakoaren seme nagusia zen Fernando de la Cerda Gaztelako Infantearen seme-alabak zirenak, bere aita baino lehenago hil zena. Alfontso X.aren bigarren semeak, Antso IV.a Gaztelakoak tronua usurpatu zuen, de la Cerdako gatazka sortuz.

Gaztelako Lehen Gerra Zibilaren ondoren, XIV. mendearen bigarren erdian, biziraun zuen leinuko kide bakarra Isabel de la Cerda Pérez de Guzmán izan zen. Henrike II.a Gaztelakoaren alde eginiko zerbitzuen sari bezala, Bernardo Foixkoari, Foixko kondearen ezkontzaz kanpoko semea zena, Espainiara Granada errekonkistatzera etorri zena, 1368an Medinaceliko Konderria eman zioten, eta 1370ean Isabel de la Cerdarekin ezkondu zen, El Puerto de Santa Maríako andrea, Fernando de la Cerda infantearen birbiloba eta Medina-Sidonia leinuaren sortzailea izan zen Guzmán Onaren biloba zena, eskubide propioz bere buruari Medinaceliko Kondesa titulua eman ziona.

Kanpo estekak aldatu